Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2020ko ekainaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2186

IRAGARKIA, 49/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtso laburtuan interesatuta dauden hirugarrenak epatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak eskatu du honako administrazio-espediente hau bidaltzeko: Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2019ko azaroaren 25ean eman zuen Aginduaren aurka jarritako 49/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtso laburtuari buruzko espedientea. Agindu horretan ezetsi egiten da behin-behineko zerrenden aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, errekurtsogilea baztertu egin delako ekonomian lizentziatuen aukeran lan-poltsa handitzeko hautaketa-prozesuan.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezartzen duenaren arabera, balizko hirugarren interesdun guztiak epatu behar dira, aipatutako prozedura judizialean agertzeko. Horretarako, bederatzi eguneko epea daukate, iragarki hau estatuko aldizkari ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ez da ezagutzen aipatu den prozeduran nor dagoen interesaturik; hortaz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezartzen duena betetzeko.

Jakinarazpen honek estatuko aldizkari ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondoreak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 1a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala