Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2020ko ekainaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
2175

AGINDUA, 2020ko ekainaren 1ekoa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez argitaratzen baitira Hauteskunde Batzorde Zentralak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak Eusko Legebiltzarrerako 2020ko uztailaren 12ko hauteskundeetarako onetsitako akta-ereduak.

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 29.f) artikuluak xedatzen duenez, Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordearen eginkizuna izango da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak proposatuta, hainbat eredu onestea: eratze-aktenak, boto-kontaketaren aktenak eta boto-kontaketaren saioaren aktarenak, bai hautesmahaietakoak bai lurralde historikoko hauteskunde-batzordeenak. Hautetsiak izendatzeko akta ere onetsiko du.

Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 19.1.g) artikuluak ere Hauteskunde Batzorde Zentralari esleitzen dio eskumen hori hauteskunde autonomikoen kasuan.

2020ko apirilaren 5ean egitekoak ziren Eusko Legebiltzarrerako 2020ko hauteskundeetarako, Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak eta Hauteskunde Batzorde Zentralak akta-eredu horiek onartu zituzten, 2020ko otsailaren 25eko eta otsailaren 26ko akordioen bidez, hurrenez hurren. Akta-eredu horiek ez dute aldaketarik izan. Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak eta Hauteskunde Batzorde Zentralak 2020ko maiatzaren 28an hartutako erabakien bidez, hurrenez hurren, onartu egin direla berretsi da, eta, beraz, argitaratu egin behar dira.

Horrenbestez, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea, agindu honen I. eranskinean, Hauteskunde Batzorde Zentralak eta Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak onartutako akten zerrenda. Akta horien ezaugarri teknikoak agindu honen II. eranskinean jasota daude.

Bigarrena.– Argitaratzea, III. eranskinean, hauteskunde-batzorde horiek onartutako akta-ereduak.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun berean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 1a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala