Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2020ko ekainaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HAURRESKOLAK
2169

04/05-2020 ERABAKIA, 2020ko maiatzaren 20koa, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearena, zeinean Haurreskolak Partzuergoak eskainitako zerbitzuen prezio publikoak finkatzen diren.

Erabaki honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru urtetik beherakoen hezkuntza eta asistentzia arretarako zerbitzuen prezio publikoen zenbatekoa ezartzen da.

1.– Honako hauek dira Euskal Autonomia Erkidegoko hiru urtetik beherakoen hezkuntza eta asistentzia arretarako, Haurreskolak Partzuergoak eskaintzen dituen zerbitzuen prezio publikoak, hurrengo errenta tarteen eta famili errenten estandarizazio sistemari buruzkoak EAEko indarrean dagoen araudiaren arabera:

(Ikus .PDF)

2.– Prezio hauek indarrean egongo dira 2020ko irailaren 1etik aurrera.

3.– Hala dagokionean, prezio hauen ordainketa hilabetea amaitutakoan egingo da, banku-helbideratze bitartez, eta, abuztua izan ezik, hilabete guztietan kobratuko da, ikasturtea haurreskoletan 11 hilabetekoa baita.

4.– Haurra haurreskolan onartzen den momentuan, familiaren errenta estandarizatuaren arabera dagokion errenta tartea ezarriko zaio. Errenta tarte hau haurra haurreskolan dagoen denboraldi guztian aplikatuko zaio.

5.– Haurreskolak Partzuergoko zerbitzua erabiltzen duten familiek ezingo dute parte hartu Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren beken deialdian.

6.– Helbideratutako ordainagiriak itzuliz gero, premiamendu bidez kobratu ahal izango dira, dagokion errekarguarekin eta atzerapen interesak, gastuak eta legez ezartzen diren kostuak gehituta.

Eibar, 2020ko maiatzaren 20a.

Haurreskolak Partzuergoaren gerentea,

ZORIONE ETXEZARRAGA ORTUONDO.


Azterketa dokumentala