Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2020ko ekainaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2122

IRAGARKIA, 2020ko maiatzaren 21ekoa, Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiko idazkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiak desjabetzeko jardunen eraginpean dauden finken balio justua ezartzeari buruz emandako erabakia.

Aipatutako erabakia zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Interesdunak, bost eguneko epean, Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiaren egoitzara joan ahal izango dira (Andia kalea 13, 5. solairua), erabakiaren eduki osoa ikusteko, eta bi hilabeteko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan (Bilbon dauka egoitza). Dena dela, berraztertzeko errekurtsoa ere aurkez dezakete, lurralde epaimahai honetan bertan, hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta biharamunetik aurrera, urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

Donostia / San Sebastián, 2020ko maiatzaren 21a.

Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiko idazkaria,

MIREN IZASKUN GOIKOETXETA GONZALEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala