Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2020ko ekainaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2119

EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 18koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2017ko ekainaren 5eko Ebazpenaren arabera emandako dirulaguntza batzuk (ebazpen haren bidez, biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko dirulaguntzen 2017. urteko deialdia argitaratzen da).

AURREKARIAK

1.– 2017ko ekainaren 26ko EHAAn (120. zk.), Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena 2017ko ekainaren 5eko Ebazpena argitaratu zen, zeinaren bidez argitaratzen baitzen biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko dirulaguntzen 2017. urteko deialdia.

2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak dio EHAAn argitaratuko direla dirulaguntzei eta aldaketei buruzko ebazpenak, non beste era batera egiteko esaten ez duten laguntzak eta dirulaguntzak ezartzen dituzten arauek.

Goraxeago adierazitako guztiagatik eta EEEren dirulaguntzei buruzko jardunak eskatzen duen publikotasun printzipioa betetzeko xedez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Jakitera ematea, honekin batera doan eranskinean, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2017ko ekainaren 5eko Ebazpenaren arabera emandako dirulaguntzak (ebazpen haren bidez, biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko 2017. urteko dirulaguntza-programaren onuradunen zerrenda argitaratzen da).

Bilbao, 2020ko maiatzaren 18a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala