Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2020ko ekainaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2112

EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 20koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Ola-Sondika informazio-azterlana. Txorierriko trenbidea».

Gaur egun, Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakundeak kudeatzen duen Kukullaga-Lezama lineak ematen du zerbitzua Txorierriko haranean. 2008ko uztailean ETS erakundeak Artxandako Tunela Eraikitzeko proiektua idatzi zuen. Artxanda mendiaren azpian trenbide bikoitzeko tren-tunel berri hori eraikita egungo maiztasunak murriztea, haranean ustiapena hobetzea eta, etorkizun batean, Loiuko Aireportura iristea lortu ahal izango da.

Ola auzoa eta Sondikako lurpeko geltoki berriaren (lurrazalean dagoen egungo geltokitik hurbil) arteko trazaduraren aldaera bat zehaztu da. Horri esker, egungo trazaduran Sondikako geltokiak suposatzen duen eragozpena, Txorierriko lineako trenaren funtzionaltasuna eta ustiapena oztopatzen duena, baztertu ahal izango da.

Honako «Ola-Sondika informazio-azterlana. Txorierriko trenbidea» izeneko ikerketaren helburua Artxandako tunel berriaren irteeraren eta Sondikako lurpeko geltoki berriaren artean trenbide bikoitzeko tren-ingurabide bat gauzatzeko egin beharreko lanak zehaztea da. Proiektu horren barnean aire zabaleko geltoki berri bat aurreikusten da Sondikako Ola auzoan, eta Lutxanan ETS-ren Arriagako kotxetegira iristeko adarrarekin eta Lezamara jarraitzen duen linearekin konexioa ebaztea. Modu horretan, trenbide bakarreko egungo linean dagoen arazoa konpontzen da eta ETS erakundeak etorkizunerako aurreikusitako trafikoaren igoera eta ustiapen-araubidea kontuan hartzeko ezaugarriak betetzen dira.

Proiektu honen xede den trazadura-ingurabideak 1.890 metroko luzera osoa du enbor nagusian. Horietatik 1.455 metro (% 75) lurpetik igarotzen dira (742 metro meatze bidezko indusketa, eta gainerakoa tunel faltsuan edo «cut and cover» sisteman). Halaber, proiektuak enbor edo ardatz nagustik ateratzen diren bi adar ditu: bata, 545 metroko luzera duena (egungo trenbidea Lezamara konektatzeko trenbide bikoitzeko adarra) eta, bestea, 754 metrokoa (egungo trenbidea Lutxanako kotxetegira konektatzeko adarra). Guztira, trazadurak 3.189 metro ditu, horietatik 2.020 metro (% 63) lurpetik igarotzen dira.

Tarte osoan meatze eran induskatutako bi tunel daude, 812 metroko luzera hartzen dutenak (Arestiko tunela, 742 metro enbor nagusian eta, Mitxeneko tunela, 70 metro Lezamarako adarran). Lurpetik igarotzen den gainerako tartea, Arestiko tunelaren irteeratik Sondikako lurpeko geltoki berriraino, tunel faltsuan dagoen trenbide-egiturari dagokio, eta egungo trenbidearekin konektatzeko adarrak ere hartzen ditu, trenbideak lurrazalera irten arte.

Lutxanaruntz doan adar berria Sondikako lurpeko geltoki berritik abiatzen da Lutxanara doan egungo bidearekin bat egin arte.

Lezamaruntz doan adarrari dagokionez, Sondikako lurpeko geltoki berritik trazadura tunel faltsuan eta burdinbide bikoitzean igarotzen da Mitxena kalearen azpitik. 45 milarenekin igotzen da egun dagoen trenbide bakarrarekin bat egiteko, Berreteagako industrialdera sartzeko bidearen gaineko pasabidearen aurretik. Adar honek adierazitako Mitxeneko tunela du, eta egungo geltokitik hurbil dagoen isolatutako eta altuera bakarreko eraikin baten azpitik aurreikusi da, trazadura iparraldera eraman eta etxebizitza-bloke ugaritako sotoetan eragitea ekiditeko xedez.

Lanak burutzeko, 61 hilabeteko epea balioztatu da.

Administrazioak ezagutzeko aurrekontua, obra osoarena, laurogei milioi hirurogeita bat mila seiehun eta laurogeita lau euro eta berrogeita bi zentimokoa (80.061.684,42) da.

Trenbide Sektoreko Erregelamenduaren 10. artikuluaren arabera, informazio-azterlana behar bezala idatzita dago, eta dagokion bezala jendeaurrean jarri ahal izateko legezko eta arauzko betekizun eta preskripzio guztiak betetzen ditu, behin betiko onartu aurretik.

Organo honek eskumena dauka Gobernu Kontseiluarentzat gordeta ez dauden trenbide-sareko proiektuak idatzi eta onartzeko, hala xedatzen baitu Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 22.1.b) artikuluak.

Trenbide Sektoreari buruzko Erregelamenduaren 10.5 artikuluak ezartzen duenez, informazio-azterlana, behin betiko onartu baino lehen, jendaurrean erakutsi beharko da hogeita hamar egun balioduneko epean, nahi duenak alegazioak aurkez ditzan trazaduraren ikusmolde orokorraz, ikusmolde horrek interes orokorreko alderdiei eragiten dien neurrian.

Halaber, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren III. Tituluaren II. Kapituluaren eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluaren arabera, ingurumen-inpaktuari buruzko azterlana jendaurrean erakutsi beharko da, gutxienez, hogeita hamar egun balioduneko epean.

Beraz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Jendaurrean jartzea «Ola-Sondika informazio-azterlana. Txorierriko trenbidea» eta haren ingurumen-inpaktuaren buruzko azterlana, hogeitamar egun balioduneko epean ebazpen hau azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; horrela, korporazio, elkarte eta partikularrek alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte jarduketa horren edukiaz, interes orokorreko aitortzeko arrazoiez, trazaduraren ikusmoldeaz eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaz.

Epe horretan, informazio-azterlana eta haren ingurumen-inpaktuaren buruzko azterlana jendeak ikusteko moduan izango dira, aztertu ahal izateko, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Sondikako Udaletxean eta Interneteko www.euskadi.eus web-orrian, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Garraioen ataleko Azpiegitura-proiektuei buruzko informazioaren atalean:

https://www.euskadi.eus/informazioa/azpiegitura-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2garrai/eu/

Eta horrela jakinarazten da, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 20a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MIKEL GURUTZEAGA ZUBILLAGA.


Azterketa dokumentala