Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2020ko maiatzaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2057

EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 12koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita, 2019ko maiatzaren 15eko ebazpena, zeinaren bidez kontsumitzaileen elkarteei dirulaguntzak ematen zaizkie, 2019ko ekitaldian funtzionamenduari, laguntza juridikoari eta berrikuntza teknologiko proiektuak gauzatzeari dagozkien gastuak ordaindu ditzaten.

Lehenengoa.– Kontsumobideko zuzendariaren 2018ko abenduaren 4ko Ebazpenaren bidez, kontsumitzaileen elkarteei dirulaguntzak emateko deialdia argitaratu zen, 2019ko ekitaldian funtzionamenduko, laguntza juridikoko eta berrikuntza teknologikoko proiektuak gauzatzeko gastuak ordaintzeko.

Bigarrena.– 2018ko abenduaren 4ko Ebazpenean ezarritako aldian, Kontsumobiden jaso ziren erakunde hauek –dagozkien zenbatekoekin– eginiko laguntza-eskaerak, aipatutako ebazpenari helduta.

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Kontsumobideko zuzendariaren 2019ko maiatzaren 15eko Ebazpenaren bidez, dirulaguntza hauek eman ziren:

Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoa – EKE

(Ikus .PDF)

Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasuna (EHKB)

(Ikus .PDF)

Euskal Kontsumitzaileen Alkartea – ACUV/EKA

(Ikus .PDF)

Laugarrena.– 2018ko abenduaren 4ko Ebazpenaren 16. artikuluaren arabera, dirulaguntzaren % 74,71 aldeko ebazpena eman zenean ordaindu zen, eta gainerako % 25,29 gastua justifikatzean ordaintzeko geratu zen.

Bosgarrena.– Erakunde onuradunek eman zaien dirulaguntzaren justifikazioa aurkeztu dute, eta desbideratze hauek gertatu dira justifikazioaren eta dirulaguntza kalkulatzeko onartutako aurrekontuaren artean.

Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoa – EKE

(Ikus .PDF)

Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasuna (EHKB):

(Ikus .PDF)

Seigarrena.– 2018ko abenduaren 4ko Ebazpenaren 17. artikuluaren 3. puntuak ezartzen duenez, gastuen justifikazioan % 15etik gorako eta% 25eko edo hortik beherako desbideratzea gertatzen bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da. Hala, benetan gastatutako zenbatekoari dirulaguntza kalkulatzeko aurrekontuan ezarritako zenbatekoari aplikatu zitzaion ehuneko bera aplikatuko zaio.

Halaber, 4. puntuan ezartzen denez, gastuen justifikazioan % 25etik gorako desbideratzea gertatzen bada, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu egingo da, dirulaguntzaren bidez lortu nahi ziren helburu guztiak bete direla egiaztatzen denean izan ezik. Kasu horretan, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, eta benetan gastatutako zenbatekoari dirulaguntza kalkulatzeko aurrekontuari aplikatutako ehuneko bera aplikatuko zaio.

Zazpigarrena.– Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoak (EKE), lehenengo eta bigarren lerroetan, dirulaguntza emateko helburu guztiak bete ditu.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita eta oro har zein bereziki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, honen bidez, Kontsumobideko zuzendariak honako hau

XEDATZEN DU:

1.– Aldatzea Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoari (EKE), Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasunari (EHKB) 2018ko maiatzaren 15eko Ebazpenaren bidez eman zitzaizkien zenbatekoak, kontzeptu eta kopuru hauetan:

Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoa – EKE

(Ikus .PDF)

Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasuna (EHKB)

(Ikus .PDF)

2.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epearen barruan, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 12a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARÍA OLGA SANTAMARIA NAVARIDAS.


Azterketa dokumentala