Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2020ko maiatzaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2040

EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 21ekoa, HABEko zuzendariarena, zeinaren bidez egiaztatzen baitira Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumak zedarritzen dituen mailak, aldatzen baitu Zuzendaritza Nagusi honen 2020ko maiatzaren 13ko Ebazpena.

2020ko maiatzaren 13ko HABEko zuzendariaren Ebazpenaren bidez, berrabiarazi egin ziren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumak zedarritzen dituen mailak egiaztatzeko prozedurak, zeinak Zuzendaritza Nagusi honen 2019ko azaroaren 13ko eta azaroaren 18ko Ebazpenen bidez, eta 2020ko otsailaren 27ko Ebazpenaren bidez deitu baitziren, eta 2020ko martxoaren 16ko Ebazpenaren bidez atzeratu baitziren, eta, baita ere, matrikulaldia zabaltzeko epeak zedarritu ziren (2020ko maiatzaren 15eko EHAA, 91. zk.).

Ebazpen horrek, besteak beste, Euskal Etxeetako ikasleei zuzendutako ikasleen deialdia berrabiarazi zuen, eta horretarako, Ebazpenaren laugarren artikuluak xedatu zuen: «Euskal Etxeetako ikasleei zuzendutako deialdiaren egiaztatze-jarduera guztiak era telematikoan antolatuko dira».

Deialdi honetako azterketak Bartzelonan eta Madrilen egin beharko ziren 2010eko ekainaren 12tik 18ra bitartean. Gaur egun, kontuan harturik hiri horiek bizi duten osasun-egoera eta autonomia-erkidego horietako osasun- eta prebentzio-agintariek indarrean jarri dituzten xedapenak, eta, gainera, horrelako deialdietarako behar diren gutxienekoak betetzeko zailtasun nabarmenak daudela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Deialdi honetako azterketak osasun-egoera bere onera itzuli arte atzeratzea.

Bigarrena.– Osasun-egoerak aukera ematen duen unean, deialdi honetan matrikulatu diren ikasleei egutegi berria garaiz eta era pertsonalizatuan jakinaraztea.

Hirugarrena.– Aditzera ematea deialdia zer eratan eta nola kudeatuko den, une horretako osasun-egoeraren arabera.

Laugarrena.– Baliagarritasuna aitortzea deialdi honetan matrikulatu diren ikasleek orain arte burututako prozesuetan egindako jarduera guztiei.

Bosgarrena.– Interesdunei jakinaraztea ezen, administrazio-prozedurari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2020ko maiatzaren 21a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala