Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2020ko maiatzaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2038

EBAZPENA, 2020ko martxoaren 2koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan aurreikusitako laguntzen 2019ko ekitaldiari dagokion deialdia.

Ikusi dira Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuaren 2019ko uztailaren 24ko Aginduan 2019ko ekitaldirako aurreikusitako lankidetzarako laguntzak jaso ahal izateko erregelamenduak ezarritako epearen barruan aurkeztutako eskaerak.

Kontuan hartu dira Balioespen Batzordeak proposamen bat egin duela, 2019ko uztailaren 24ko 25., 32., 39., 46., 53., 60. eta 67. artikuluetan ezarritako balioespen- eta hautaketa-irizpide objektiboak aintzat hartuz.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. (1) eta II.(2) eranskinetan zerrendatutako eskatzaileei lankidetzarako laguntzak ematea, 2019ko uztailaren 24ko Aginduan jasotakoari jarraikiz. Eranskin horietan zehazten dira dirulaguntza jaso dezakeen inbertsio edo gastuaren zenbatekoa eta zuzeneko laguntza diruz lagundutako kopurua. Guztizkoan bildu dira, batetik, 427.215,76 euro, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen kargura finantzatuak, eta, bestetik, 993.710,83 euro, Landa Garapeneko Europako Nekazaritza Funtsaren konturakoak. Landa Garapeneko Europako Nekazaritza Funtsaren kargura batera finantzatutako laguntzaren zatia, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzailea eratzen duen urriaren 3ko 194/2006 Dekretuaren bitartez gauzatuko da.

Landa-eremuetako garapeneko nekazaritzakoak ez diren proiektuei edo baso-proiektuei dagozkien laguntzak IV. eranskinean (4) zerrendatuta daude eta minimis-izaerakoak dira, Europar Batasunaren Funtzionamendu Itunaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 Erregelamenduaren (EB) babesean (2013ko abenduaren 24ko EBAO, 3525. zk.).

Bigarrena.– 2019ko uztailaren 24ko Aginduaren 13. artikuluan ezarritakoari jarraikiz ordainduko dira laguntzak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen (3) III. eranskineko zerrendan azaltzen diren eskatzaileei dirulaguntzarik ez ematea, 2019ko uztailaren 24ko Aginduan jasotako kooperazio-proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko.

Laugarrena.– Proiektu bakoitzean aurreikusitako jardunak betearazteko epea 2020ko abenduaren 31n amaituko da.

Bostgarrena.– Ebazpen honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluek ezarritakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 2a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

I. ERANSKINA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AURREKONTU OROKORREN KONTURA EMANDAKO DIRULAGUNTZAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
L.G.E.N.F FUNTS KOMUNITARIOAREN KONTURA EMANDAKO DIRULAGUNTZAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
UKATUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
MINIMISERA BILDUTAKO PROIEKTUAK, 2013KO ABENDUAREN 18KO BATZORDEAREN 1407/2013 (EB) ERREGELAMENDUA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala