Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2020ko maiatzaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
1998

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Euskotrenek Lebarion eta Arason dituen tailerretako hobietako tornuen mantentzea kontratatzeko lizitazio publikoaren adjudikazioa.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio-organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SAU Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Espediente-zenbakia: P10028628.

b) Helburuaren deskribapena: Euskotrenek Lebarion eta Arason dituen tailerretako hobietako tornuen mantentzea.

c) Burutzapen/emate tokia: Euskadi.

d) Burutzapen epea: 5 urte.

e) Loteak: bai, 2.

3.– Izapidetzea, prozedura eta adjudikazio-era.

a) Izapidetza: Ohikoa.

b) Prozedura: Irekia.

c) Era: Lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Lizitazio gehiengo aurrekontua 400.000,00 euro dira, BEZik gabe. Loteetan zatituta dago:

– I. LOTEA: Lebarioko tailerreko hobiko bi tornu: 280.000,00 euro, BEZik gabe.

– II. LOTEA: Arasoko tailerreko hobiko tornu bat: 120.000,00 euro, BEZik gabe.

Argitalpen ondorioetarako, kontratuaren balio estimatua 480.000,00 eurokoa da, egin litezkeen % 20ra arteko hedapenak barne, baina BEZik gabe.

5.– Bermeak: Baldintza Pleguen arabera.

6.– Adjudikazioa.

I. LOTEA: Covid-19 delakoak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, prozeduran interesa duen enpresa bakarrak (Patentes Talgo SL) adierazten du ados dagoela epeak ez etetearekin. Horren ondorioz, lote hau adjudikatuta geratu zen.

Patentes Talgo SL enpresari adjudikatzen zaio, 280.000,00 euroko zenbateko estimatuarekin, BEZik gabe.

II. LOTEA: hutsik geratzen da, aurkeztu den enpresa bakarra onartua izan ez delako.

Kontratuaren indarraldian zehar, Euskotrenek beretzat gordetzen du lote bakoitzerako urteko gehienezko aurrekontuaren % 20ra arte hedatzeko posibilitatea.

7.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren adjudikazioa lortzen duen enpresak ordainduko ditu iragarki honen gastuak.

Bilbao, 2020ko maiatzaren 13a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana