Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2020ko maiatzaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1955

EBAZPENA, 2020ko apirilaren 30ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko uztailaren 17ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitara emateko dena. Agindu horren bidez onartzen dira, 2019rako, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzen deialdiaren oinarriak.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko uztailaren 17ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzetarako 2019ko deialdia egin zen.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2019ko abenduaren 30eko Ebazpenaren bidez, aipatutako aginduan ezarritakoa betez, eskatutako laguntzak esleitu dira.

Beraz, ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko uztailaren 17ko Aginduan aurreikusitakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko uztailaren 17ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, guztiek horren berri izan dezaten. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzetarako 2019ko deialdiaren oinarriak onartzen dira.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 30a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana