Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2020ko apirilaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1882

EBAZPENA, 2020ko apirilaren 6koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Osasuneko sailburuaren 2019ko uztailaren 3ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda. Dirulaguntza horiek eman dira, hain zuzen, adikzioen prebentzio komunitariorako programak garatzeko, arriskuak eta kalteak prebenitu eta murrizteko proiektuak gauzatzeko, eta jokabide osasungarriak bultzatzeko jardun-eremu horietan talde teknikoak sortu eta mantendu daitezen 2019ko ekitaldian.

AURREKARIAK

1.– 2019ko uztailaren 18ko EHAAn, Osasuneko sailburuaren 2019ko uztailaren 3ko Agindua argitaratu zen (agindu haren bidez, laguntza ekonomikoen deialdia egiten da talde teknikoak sortu eta mantentzeko, adikzioen prebentzio komunitarioko programak garatzeko eta arrisku eta kalteak prebenitu eta murrizteko proiektuak egiteko, bai eta jarduera-esparru horietan ohitura osasungarriak sustatzeko ere, 2019ko ekitaldian).

2.– 2019ko uztailaren 3ko Aginduaren 9.7 artikuluan ezarritakoari jarraituz, ebazpenak berariaz banan-banan jakinarazi behar direla ahaztu gabe, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Osasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez, xedapen honen babesean emandako dirulaguntzen onuradunak diren entitateen zerrenda.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Osasuneko sailburuaren 2019ko uztailaren 3ko Aginduaren II. kapituluaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak. Datu horiek I. eranskinean daude.

Bigarrena.– Argitara ematea Osasuneko sailburuaren 2019ko uztailaren 3ko Aginduaren III. kapituluaren babesean emandako dirulaguntza guztiak, haien onuradunak diren erakundeak eta ezetsitako eskabideak. Datu horiek II. eranskinean daude.

Hirugarrena.– Argitara ematea Osasuneko sailburuaren 2019ko uztailaren 3ko Aginduaren IV. kapituluaren babesean emandako dirulaguntza guztiak, haien onuradunak diren erakundeak eta ezetsitako eskabideak. Datu horiek III. eranskinean daude.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko apirilaren 6a.

Osasuneko sailburuordea,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.

I. ERANSKINA
TALDE TEKNIKOAK MANTENTZEKO LAGUNTZAK
(Ikus .PDF)

II. ERANSKINA
ADIKZIOEN PREBENTZIO KOMUNITARIOKO PROGRAMAK GARATZEKO ETA JARDUERA-EREMU HORRETAN OHITURA OSASUNGARRIAK SUSTATZEKO LAGUNTZAK
(Ikus .PDF)

III. ERANSKINA
ARRISKUAK ETA KALTEAK PREBENITZEKO ETA MURRIZTEKO PROIEKTUAK GAUZATZEKO LAGUNTZAK
(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala