Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2020ko martxoaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1696

EBAZPENA, 2020ko martxoaren 4koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, kide anitzeko organo batzuetako kideak eta idazkaria izendatzen dituena. Organo horiek egingo dute abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuak araututako laguntzei buruzko ebazpen-proposamena. Laguntza horiek, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dira.

Abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren bitartez (2012ko abenduaren 18ko EHAA, 244. zk.), zerbitzu sozialen arloan irabazte-asmorik gabeko erakundeek burututako jarduerak finantzatzeko laguntzak arautzen dira, eta, halaber, esku-hartze soziala, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan.

Aipatutako dekretuaren 13. artikuluak dirulaguntzak emateko edo ukatzeko proposamena egingo duen kide anitzeko organoaren osaera arautzen du, eta aurreikusitako dirulaguntza lerro bakoitzari dagokion kide anitzeko organoaren osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela xedatzen du.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko otsailaren 12ko Aginduaren bidez (2020ko otsailaren 27ko EHAA, 40. zk.), 2020. urteari dagokionez, abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusi dirulaguntza lerroetarako dirulaguntzen deialdia egin da.

Adierazitakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2020. urteari dagokionez, pertsona, familia, talde eta komunitateetan egin beharreko esku-hartze sozialeko jardueretarako dirulaguntzen gaineko ebazpen-proposamena egiteko ardura duen kide anitzeko organoaren kideak eta idazkaria izendatzea; beherago zehazten dira. Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko otsailaren 12ko Aginduaren II. kapituluan arautzen dira aipatu dirulaguntzak.

Batzordekideak:

– Marian Olabarrieta Ibarrondo andrea, Gizarte Zerbitzuko zuzendaria, kide anitzeko organoaren buru gisa jardungo duena.

– Miren Irune Muguruza Mendarte andrea, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria.

– Itziar Peña Laustalet andrea, Gizarte Zerbitzuko arduraduna.

– Olarizu Ruiz de Escudero Sánchez andrea, Gizarte Zerbitzuko teknikaria.

– Kepa Ansotegi Uribarri jauna, Gizarte Zerbitzuko teknikaria.

Idazkaria:

– Itxaso Goikoetxea Etxebarria andrea, Gizarte Zerbitzuko teknikaria, hitz egiteko eskubidearekin eta botoarekin jardungo duena.

Bigarrena.– 2020. urteari dagokionez, esku-hartze sozialean, elkarteen partaidetza eta borondatezko ekintzak sendotzeko jardueretarako dirulaguntzen gaineko ebazpen-proposamena egiteko ardura duen kide anitzeko organoaren kideak eta idazkaria izendatzea; beherago zehazten dira. Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko otsailaren 12ko Aginduaren III. Kapituluan arautzen dira aipatutako dirulaguntzak.

Batzordekideak:

– Marian Olabarrieta Ibarrondo andrea, Gizarte Zerbitzuko zuzendaria, kide anitzeko organoaren buru gisa jardungo duena.

– Miren Irune Muguruza Mendarte andrea, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria.

– Itziar Peña Laustalet andrea, Gizarte Zerbitzuko arduraduna.

– Olarizu Ruiz de Escudero Sánchez andrea, Gizarte Zerbitzuko teknikaria.

– Kepa Ansotegi Uribarri jauna, Gizarte Zerbitzuko teknikaria.

Idazkaria:

– Itxaso Goikoetxea Etxebarria andrea, Gizarte Zerbitzuko teknikaria, hitz egiteko eskubidearekin eta botoarekin jardungo duena.

Hirugarrena.– 2020. urteari dagokionez, esku-hartze sozialerako, jakintza kudeatzeko jardueretarako dirulaguntzen gaineko ebazpen-proposamena egiteko ardura duen kide anitzeko organoaren kideak eta idazkaria izendatzea; beherago zehazten dira. Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko otsailaren 12ko Aginduaren IV. kapituluan arautzen dira aipatu dirulaguntzak.

Batzordekideak:

– Marian Olabarrieta Ibarrondo andrea, Gizarte Zerbitzuko zuzendaria, kide anitzeko organoaren buru gisa jardungo duena.

– Miren Irune Muguruza Mendarte andrea, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria.

– Itziar Peña Laustalet andrea, Gizarte Zerbitzuko arduraduna.

– Olarizu Ruiz de Escudero Sánchez andrea, Gizarte Zerbitzuko teknikaria.

– Kepa Ansotegi Uribarri jauna, Gizarte Zerbitzuko teknikaria.

Idazkaria:

– Itxaso Goikoetxea Etxebarria andrea, Gizarte Zerbitzuko teknikaria, hitz egiteko eskubidearekin eta botoarekin jardungo duena.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok ezagutu dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 4a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana