Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2020ko martxoaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1588

HUTS-ZUZENKETA, honako iragarki honena: Iragarkia, zeinaren bidez jakinarazten baita DGA/0052/2019 zehapen-prozedurari hasiera emateko hartu den erabakia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira zehapen-prozedura hasteko erabakiaren iragarki horren eranskinean. Iragarkia 2020ko martxoaren 4ko EHAAn argitaratu zen (44. zk.) eta 2020ko martxoaren 6ko Estatuko Aldizkari Ofizialaren ediktu-taula bakarrean (57. zk.) (ID: N2000177804), eta, horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

EHAAren 2020/1335 (2/2) orrialdean, eta BOEko aipatu zenbakiko 3. orrialdean,

honela dio:

(Ikus .PDF)

baina honela esan behar du:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala