Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2020ko martxoaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1388

30/2020 DEKRETUA, martxoaren 3koa, zeinaren bidez Iñaki Beitia Ruiz de Arbulo izendatzen baita Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoan bokal gisa beste mandatu bat egiteko.

2020ko martxoaren 3an amaituko da Iñaki Beitia Ruiz de Arbuloren 6 urteko mandatua Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokal gisa, zeinak jardunean jarraituko baitu beste mandatu baterako izendatzen den bokala karguaz jabetzen den arte.

Batzorde horrek aztertu behar dituen gaiei buruz duen konpetentzia profesional egiaztatua kontuan hartuta, egokitzat jotzen da bere mandatua beste aldi baterako berritzea.

Hori guztia dela-eta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 6.3 artikuluan, 7. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoetan eta 8. artikuluaren 3. eta 4. paragrafoetan xedatutakoaren arabera, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko martxoaren 3an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Iñaki Beitia Ruiz de Arbulo izendatzea Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoan bokal gisa beste mandatu bat egiteko.

AZKEN XEDAPENA

Aipatutako bokala mandatu berriaz jabetzen den egunean izango ditu ondorioak izendapen honek.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko martxoaren 3an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala