Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2020ko martxoaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1338

IRAGARKIA, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 14ko Ebazpena jakinarazten duena. Ebazpen horren bidez amaitu egiten da Euskadiko Turismo-enpresa eta -establezimenduen Erregistroan ESS01488 zenbakiarekin inskribatu den turismo-jarduera abian egoteko betebeharrak eta betekizunak betetzen direla egiaztatzeko prozedura.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Prozeduran interesduna den pertsonak (eranskinean identifikatzen da) ebazpenaren testu osoa eskura dezake Gipuzkoako Turismo eta Merkataritzako Lurralde Bulegoan (Easo 10, Donostia).

Ebazpenak administrazio-bidea agortzen du; baina haren aurka, interesdunak, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Turismoko eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 21a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala