Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2020ko martxoaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1335

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita DGA/0052/2019 zehapen-prozedurari hasiera emateko hartu den erabakia.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hori dela eta, jakinarazten zaio zehapen-espedienteari hasiera emateko erabakia hartu dela 2020ko urtarrilaren 22an.

Legezko ohartarazpenak:

Interesdunak hamabost eguneko epea du hasierako erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko; epe horretan, halaber, espedientea ikusi ahal izango du Vitoria-Gasteizko (Araba) egoitzan (Donostia kalea 1, Lakua I – 5. solairua).

Aipatutako epean alegaziorik egin ezean, erabaki hau ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 64.2.f) artikuluan esandakoaren arabera.

Erantzukizuna onartzeko aukera dago. Hala eginez gero, 39/2015 Legearen 85. artikuluaren ondorioak izango dira, hau da, behar den zehapena ezarrita amai daiteke prozedura, eta hasieran ezarritako isun-zehapenaren zenbatekoa % 20 murriztuko da.

Halaber, ebazpena eman baino lehenagoko edozein unetan borondatez ordainduz gero, prozedura amaituko da, eta proposatutako isun-zehapenaren zenbatekoari % 20ko murrizketa egingo zaio.

Kasu bietan, metagarriak diren murrizketez baliatzeko, zehapenaren aurka administrazio-bidean jarritako akzio edo errekurtsoetan atzera edo uko egin beharra dago.

Hori guztia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legearen 44 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 24a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala