Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2020ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1244

IRAGARKIA, entzunaldi-izapidearen jakinarazpenari buruzkoa.

Baimen, Emakida eta Isurketa arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu eta lortu ez denez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera argitaratzen da ezen, Jabari Publikoko Urguneen Araudiaren 165. artikuluaren 4. apartatuan eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 82. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, aipatutako emakida-eskubidea amaitzeko espedientearen berri ematen dela. Emakida-eskubideen ezaugarriak iragarki honen I. eranskinean zehazten dira.

Espedienteak Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoan ikusi ahal izango dira, eta hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe horretan, egoki ikusten diren dokumentuak eta egiaztapenak alegatu ahal izango dira. Helbidea: Intxaurrondo kalea 70, 1. solairua – 20015 Donostia.

Iragarki honek I. eranskinean aipatzen diren interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 4a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala