Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2020ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1242

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita 2020ko urtarrilaren 13ko Ebazpena, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariarena. Ebazpen horren bidez hasiera ematen zaio PSA-006/2019-XIV prozedura zehatzaileari, zeina Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onesten duen apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuan jasotako arau-hauste batengatik izapidetuko baita.

Aipatutako ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, aurreko ebazpenaren jakinarazpentzat balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Interesdunak hamabost eguneko epea izango du ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera ebazpen horren aurka egokitzat jotzen dituen alegazioak, agiriak eta argibideak aurkezteko. Era berean, frogaldia eskatu eta egokitzat jotzen dituen frogabideak proposatu ahal izango ditu iragarki honen bosgarren paragrafoan zehaztutako lekuan.

Orobat, ohartarazten da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 64.2.f) artikuluak xedatzen duenaren arabera, prozedura hasteko erabakiaren edukiari buruz aurreikusitako epean alegaziorik egin ezean, erabaki hori ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango dela.

Aipatutako espedientearen ebazpenaren testu osoa helbide honetan eskura daiteke: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saila, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 19a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala