Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2020ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1230

IRAGARKIA, 2020ko otsailaren 19koa, zeinaren bidez jakinarazten baita dokumentazio-errekerimendu bat (2018ko kontratazio-konpromisoa daukan prestakuntzarako deialdia).

2019ko azaroaren 21ean, Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendariak 2018/SUBAF/007720 espedienteko dirulaguntzari buruzko dokumentazioa eskatu zion interesdunari, batez ere langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzak egiteko 2018ko deialdiko 16.2 artikuluan aurreikusitakoarean arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2019ko abenduaren 11ko ebazpenaren bidez argitaratu zen (2018-06-20).

Ezinezkoa izan da errekerimendu hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunari errekerimendua jakinarazten zaio, eta ohartarazi 10 egun balioduneko epea duela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, errekerimenduko dokumentazioa aurkezteko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Zuzendaritzan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz), hala zuzenean, nola behar diren datuak eta dokumentuank LANF aplikazioko justifikazio-memorian txertatuta (haren bidez bidalita) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuta. Hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko da eta horretarako ebazpena emango da arau horren 21. artikuluan adierazitako moduan.

Interesdunak eskuragarri izango du errekerimenduaren testu osoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Nagusietan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Iragarki hau argitaratzen da, eranskinean adierazi den interesdunak horren berri izan dezan, hura jakinarazteko baita.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 19a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala