Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2020ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1218

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 20koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2020ko urtarrilaren 9ko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoari emandako akreditazioa berritzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 271/2008 Dekretuaren 18.2 c) artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 9ko Ebazpenean (2020ko otsailaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 27. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egin behar da hemen.

Laburpenaren orrialdean [Sumario 2020/27 (4/2)], eta izenburuan, 2020/666 (3/1) orrialdean,

Honela dio:

«EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 9koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, zeinaren bidez berritzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoari emandako akreditazioa.»

Baina honela esan behar du:

«EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 9koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, zeinaren bidez berritzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoari emandako akreditazioa.»

Gainera, 2020/666 (3/1) orrialdean bertan,

Honela dio:

«2019ko irailaren 12an, 711.667 zenbakidun eskaera aurkeztu zen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren erregistroan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzeko.»

Baina honela esan behar du:

«2019ko irailaren 12an, 711.667 zenbakidun eskaera aurkeztu zen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren erregistroan, Euskal Autonomia Erkidegoko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzeko.»

Honela dio:

«Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzea.»

Baina honela esan behar du:

«Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzea.»

Honela dio:

«Bigarrena.– Honako hauek izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetako Batzorde Etikoko kide:»

Baina honela esan behar du:

«Bigarrena.– Honako hauek izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kide:»

2020/666 (3/2) orrialdean,

Honela dio:

«Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren jardun-eremu geografiko eta instituzionala Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoa sortzen duen urtarrilaren 11ko 3/2005 Dekretuaren 2. artikuluan zehaztuta dago, kontuan hartuta osasun-baliabideen banaketa, bai eta ikerketa klinikoetarako batzorde etikoen berezko eginkizunak betetzeko baliabide egokiak erabilgarri izatea ere.»

Baina honela esan behar du:

«Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren jardun-eremu geografiko eta instituzionala Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoa sortzen duen urtarrilaren 11ko 3/2005 Dekretuaren 2. artikuluan zehaztuta dago, kontuan hartuta osasun-baliabideen banaketa, bai eta ikerketa klinikoetarako batzorde etikoen berezko eginkizunak betetzeko baliabide egokiak erabilgarri izatea ere.»

2020/666 (3/3) orrialdean,

Honela dio:

«Seigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoak honako hauek igorriko dizkio Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzari: funtzionamendu-prozedura espezifikoak, bilera-maiztasuna eta gehieneko erantzun-denbora, eta indarrean dagoen legediari jarraituz Osasun, Kontsumo eta Gizarte-ongizate Ministerioari helarazi behar dizkioten komunikazioei buruzko dokumentazioa.»

Baina honela esan behar du:

«Seigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoak honako hauek igorriko dizkio Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzari: funtzionamendu-prozedura espezifikoak, bilera-maiztasuna eta gehieneko erantzun-denbora, eta indarrean dagoen legediari jarraituz Osasun, Kontsumo eta Gizarte-ongizate Ministerioari helarazi behar dizkioten komunikazioei buruzko dokumentazioa.»

Honela dio:

«Zazpigarrena.– Osaeran aldaketarik balego, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoak hilabete (1) lehenago eskatu beharko du aldaketa hori, EAEko Ikerkuntza Klinikoko Batzorde Etikoak ziurtatzeari buruzko Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan xedatzen denari jarraikiz.»

Baina honela esan behar du:

«Zazpigarrena.– Osaeran aldaketarik balego, Euskal Autonomia Erkidegoko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoak hilabete (1) lehenago eskatu beharko du aldaketa hori, EAEko Ikerkuntza Klinikoko Batzorde Etikoak ziurtatzeari buruzko Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan xedatzen denari jarraikiz.»

Honela dio:

«Zortzigarrena.– Halaber, aldaketarik eginez gero Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren betekizunetan eta inguruabarretan, horren berri eman beharko zaio Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzari, aldaketa egin eta hilabeteko epean.»

Baina honela esan behar du:

«Zortzigarrena.– Halaber, aldaketarik eginez gero Euskal Autonomia Erkidegoko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren betekizunetan eta inguruabarretan, horren berri eman beharko zaio Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzari, aldaketa egin eta hilabeteko epean.»

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 20a.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,

MIGUEL SÁNCHEZ FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala