Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2020ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1212

AGINDUA, 2020ko otsailaren 7koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira hauen funtsen eta azpifuntsen kontserbazio-egutegiak: Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordeak (COVASAD) adostutak: Gizarte Gaiak, Hezkuntza, Ogasuna, IVAP, Lanbide, Lehendakaritza, Osasuna, SPRI eta Lana.

Administrazio honek sortzen dituen dokumentu-segidak aztertzeaz arduratu behar duen aholkularitza-organoa zein den dago araututa Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretuan, II. kapituluaren bigarren atalean. Dekretu horretako 16. artikuluan, hain zuzen ere, ezarrita dago ezen Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordeak (COVASAD) onartutako akordioak garai batean Ogasun eta Herri Administrazio Saila zen eta orain Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila denaren sailburuak onartu behar dituela eta, batzorde beraren arabera, aplikazio eta betetze orokorra izan behar dutenez, ondoren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla.

Hori kontuan hartuta, eta 174/2003 Dekretuan jasotakoa gauzatzeko asmoz, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindu honen eranskinean adierazitako kontserbazio-egutegiak onartzea.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

AZKEN XEDAPENA.– Eraginkortasuna.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 7a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala