Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2020ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

SEGURTASUN SAILA
1203

AGINDUA, 2020ko otsailaren 14koa, Segurtasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren akreditazio profesionalerako elementuei buruzkoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Ertzaintzak eta Udaltzaingoek osatzen dute, eta esku-hartzeetan egiaztatu egin behar izaten dute Poliziako kideak direla eta zer nortasun profesional duten, hala xedatuta baitago Poliziaren Etikaren Europako Kodean; kode hori Europar Batasuneko estatu kideetako Ministroen Komitearen 2001eko irailaren 19ko Rec. (2001) 10 Gomendioak onartzen du.

Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 35. artikuluak xedatzen duenez, EAEko Poliziako kideek behar bezala egiaztatu beharko dute agintaritzaren agenteak direla, norbait atxilotzen dutenean. Eta Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeko 30. bis-1.b) artikulu berriak, ekainaren 27ko 7/2019 Legeak emandako idazkeraren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko poliziak, herritarrekiko harremanetan, bere izaera profesionala egiaztatu beharko du, beharrezkoa den guztietan eta bere jarduerekin zerikusia duten pertsonek hala eskatzen dutenean. Herritarren aurrean identifikatuko dira, edozein jarduera polizial hasi aurretik, eta egiaztatuko dute herritarrak ohartu direla poliziak direla.

Hori dela eta, kategoriaren uniformeek eta elementu bereizgarriek duten funtzioa ezertan eragotzi gabe, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari akreditazio profesionalerako elementuak eman behar zaizkio, esaterako, identifikazio profesionaleko txartela edo enblema-plaka.

Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Segurtasun Sailak zehazten du zer bitartekok egiaztatzen duten Ertzaintzako funtzionarioen nortasuna, eta zehazten du, halaber, nola erabili behar diren bitarteko horiek. Aurreikuspen hori garatzeko, Herrizaingo sailburuak Agindua eman zuen 2012ko abuztuaren 28an, Ertzaintzako funtzionarioen eta funtzionarioen akreditazio profesionalerako elementuei buruz.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoen Erregistroa eta Udaltzaingoko kideen akreditazio profesionalerako sistemak arautzen dituen 2012ko urriaren 16ko 203/2012 Dekretuaren 9. artikuluan dago jasota segurtasun-zerbitzuen eremuko lanpostuetan zerbitzu aktiboan, bigarren jardueran edo zerbitzu berezietan dauden langileen akreditazio profesionaleko dokumentuaren araubidea. Dokumentu hori Segurtasun Sailak prestatzen du, eta dagokion udalak ematen. Aurreikuspen hori garatzeko, Herrizaingo, Justizia eta Administrazio Publikoaren sailburuaren 2012ko azaroaren 13ko Agindua eman zen, Udaltzaingoko funtzionarioen akreditazio profesionalerako dokumentuaren diseinuari eta oinarrizko ezaugarriei buruzkoa.

Ertzaintzari dagokionez, legea zuzenean garatzeko agindua zen, eta akreditazio-dokumentuen erregulazioaren funtsezko elementuak eta ezaugarriak jasotzen zituen; udaltzaingoei eta zerbitzuei dagokienez, berriz, legea 2012ko urriaren 16ko 203/2012 Dekretuak garatu zuen, Ertzaintzari buruzko Aginduaren oso antzera, eta hura garatzeko Agindua geroratu egin zen.

Hala ere, bi erregulazioak funtsean antzekoak ziren, eta, horregatik, xedapen honen bidez, aurreko aginduak bateratu egiten dira, 2012ko urriaren 16ko 203/2012 Dekretuan xedatutakoa errespetatuz, udaltzaingoari dagokionez, eta kidego bakoitzari eta tokiko autonomiari dagokienez.

Ondorioz, Agindu honek zuzenean garatzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarria, Ertzaintzaren kasuan, eta Euskadiko Udaltzaingoen Erregistroa arautzen duen 2012ko urriaren 16ko 203/2012 Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoa, baita Udaltzaingoen akreditazio profesionalerako sistemak ere.

Bestalde, agindu horiek argitaratu zirenetik, aurrerapen teknologikoak erregistratu dira, eta, horiei esker, araudi hori egokitzea komeni da akreditazio profesional aurreratuagoa ezartzeko, dokumentu horri esleitutako funtzioak eraginkortasun handiagoz bete ahal izateko. Horretarako, titularren identifikazio profesional presentziala emateaz gainera, titularren identifikazio elektronikoa ere ematen du, agiriari sinadura elektroniko kualifikatua ahalbidetzen duten gailu egokiak eransten baitzaizkio, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko uztailaren 23ko 910/2014 (EB) Erregelamenduan, identifikazio elektronikoari eta barne merkatuko transakzio elektronikoetarako konfiantza-zerbitzuei buruzkoan, aurreikusitako moduan (aurrerantzean, 1999/93/EE Erregelamendua).

Horrela Poliziaren lana doitu nahi da, teknika eta tresna elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiltzeko gero eta behar handiagora moldatzeko.

Agindu honekin, orain arteko arauak eguneratu nahi dira, aurrerapen teknologiko horiek kontuan hartuta; arau horiek osatu ere egin nahi dira, hornikuntza, baliozkotasun, iraungipen eta berrikuntzari dagokienez, baita dokumentua ordezteari dagokionez ere, galtzen, osten edo apurtzen den kasuetan.

Luzatu egiten da dokumentuaren balio-aldia, hondatzen den kasuetan edo beste arrazoiren bat tartean den kasuetan izan ezik, dokumentua berriro egin behar bada, ezertan eragotzi gabe ziurtagiri elektronikoen berritzea.

Azkenik, kontuan hartu da Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen 20. xedapen gehigarria, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen bosgarren aldaketari buruzko ekainaren 27ko 7/2019 Legearen bidez egindakoa. Xedapen horretan jasota dago Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziako funtzionarioek, baldin eta kondizio hori galdu badute erretiroa hartu dutelako, kidegoko kide erretiratuaren kondizioari eutsiko diotela, erretiroa hartzerakoan zuten kategoriarekin, eta txartel profesionala izan eta enblema-plaka gorde ahal izango dituztela, behar bezala eraldatuta, arauz ezartzen den moduan.

Hori dela eta, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Xedea eta eremua.

1.– Agindu honen xedea Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren akreditazio profesionalerako agiriak arautzea da, hain zuzen ere, batetik, identifikazio profesionaleko txartela eta enblema-plaka, eta bestetik, dokumentu-zorroa, aipatutako elementu horiek bildu, babestu eta erakusteko bitartekotzat hartuta.

2.– Dekretu honetan xedatutakoa Ertzaintzako unitate eta zerbitzuetako langileei aplikatuko zaie, Miñoien, Foruen eta Mikeleteen Ataletakoei barne, baita Udaltzaingoko eta tokiko beste polizia-zerbitzu batzuetako langileei ere.

2. artikulua.– Xedea.

1.– Identifikazio profesionaleko txartela eta enblema-plaka dokumentu publikoak dira, eta, guztiek batera eta inolako dokumenturik ordezkatzeko aukerarik gabe, Agintaritzaren agente izaera egiaztatzen diote titularrari, Ertzaintzako, Udaltzaingoko edo tokiko beste polizia-zerbitzu batzuetako kide diren aldetik.

2.– Era berean, identifikazio profesionaleko txartelak identifikazio eta sinadura elektronikoa ahalbidetuko ditu eta, horretarako, txartel euskarrian dagozkion utilitateak ahalbidetuko dituzten ziurtagiri elektronikoak sartuko dira.

3. artikulua.– Hornikuntza.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziako funtzionario guztiek izango dute akreditazio profesionalerako dokumentazioa, baita hura erabiltzeko baimena ere, baldin eta segurtasun-zerbitzuen eremuko lanpostuetan zerbitzu aktiboan, bigarren jardueran edo zerbitzu berezietan jarduten badute.

2.– Hala ere, Ertzaintzaren kasuan, Segurtasuneko sailburuordeak edo dagokion alkateak, udaltzaingoetan eta tokiko beste polizia-zerbitzu batzuetan, akreditazio-elementuak kentzea erabaki ahal izango du, baldin eta aurreikusten bada poliziaren eginkizunak luzaroan bertan behera utziko direla edo segurtasunerako arriskuak antzematen badira.

4. artikulua.– Erabilera.

1.– Akreditazio profesionalerako elementuen erabilera pertsonala eta besterenezina da.

2.– Titularrek beti eraman behar dute gainean zerbitzua ematen duten bitartean, aurkakoa dioen baimena izan ezean, eta erakutsi egin behar da herritarrekiko edo Segurtasun Indar eta Kidegoetako beste kide batzuekiko harremanek Agintaritzaren agente gisa identifikatzeko eska dezaketen egoeretan.

3.– Zerbitzutik kanpo dauden langileek legeen defentsan edo herritarren segurtasunaren alde jardun behar dutenean baino ezin izango dute erabili akreditazio profesionalerako agiria.

4.– Akreditazio profesionala osatzen duten elementuak ez dira bereizita eraman behar eta, identifikazio-ondorioetarako, multzo bakarra eta ezin bananduzkoa osatzen dute dokumentu-zorroaren barruan; azken horren helburua agirien zaintza eta kontserbazioa erraztea da.

5.– Saihestu egin behar da akreditazioa plaka edo identifikazio profesionalerako agiria osorik eta berehala ikustea zailtzen edo oztopatzen duen bestelako edozein agiri edo elementurekin batera eramatea.

6.– Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziako langileek arduraz zaindu eta kontserbatu beharko dituzte akreditazio profesionalerako elementuak. Titularrak dira aurrera eramaten diren eta akreditazioaren erabilera desegokia edo arauaren ez-betetzea dakarten egintzen arduradun pertsonal eta zuzenak.

7.– Guztiz debekatuta dago akreditazio profesionala osatzen duten elementuen ezaugarriak edo edukia, fisikoa zein logikoa, hondatzea edo aldatzea eragin dezakeen manipulaziorik egitea.

8.– Halaber, debekatuta dago akreditazio profesionalaren elementu bakarra ere edozein baliabideren bitartez kopiatzea.

5. artikulua.– Diseinua eta ezaugarriak.

1.– Identifikazio profesionaleko txartelean aipatuko da, batetik, zenbaki profesionala (izaera profesionaleko karaktere numeriko eta alfanumerikoz osatua), eta, bestetik, agindu honen I. eranskinean jasota dauden gainerako datuak (eranskin horretan zehazten dira ertzainen eta udaltzainen identifikazio profesionaleko txartelaren diseinua eta ezaugarriak).

2.– Enblema-plakaren diseinua eta ezaugarriak, bai Ertzaintzarentzat, bai udaltzaingoentzat, hurrenez hurren, agindu honen II. eranskinean daude.

3.– Dokumentu-zorroaren deskribapena, bai Ertzaintzarentzat, bai udaltzainentzat eta udaltzaingoentzat, hurrenez hurren, agindu honen III. eranskinean dago.

4.– Udaltzaingoko kidegoetako, eta tokiko beste polizia-zerbitzu batzuetako langileen kasuan, zenbaki profesionalari lotutako inguruabarrak errazago identifikatzeko, historia bat gordeko da funtzionarioak bere bizitza profesionalean hartu dituen zenbaki profesionalekin, udaltzainen erregistroan lehen aldiz inskribatu zen unetik zenbatzen hasita. Beste historiko bat ere elikatuko da, aipatzeko zer baimen-txartel eman zaizkion agente bakoitzari, bere bizitza profesionalean zehar.

6. artikulua.– Akreditazio profesionalerako agiriak egitea.

Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziako kideen akreditazio profesionaleko agiriak prestatzea. Bestalde, udaltzaingoek eta tokiko beste polizia-zerbitzu batzuetako kideek kasuan kasuko udaletara bidali beharko dituzte.

7. artikulua.– Baliozkotasuna eta iraungitzea.

1.– Identifikazio profesionaleko txartelek 8 urteko baliozkotasuna dute eta txarteletan bertan adierazten den egunean iraungitzen dira.

2.– Hala ere, eta identifikazio profesionaleko txartelek beren funtzioa, alegia identifikatzea, ondo bete dezaten, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzak, ofizioz edo titularrek eskatuta, txartelak berritu ahal izango ditu, titularrak identifikatzeko funtzioa galdu dutenean (eman zirenetik pasa den denboragatik galdu badute) edo hondatu direnean.

3.– Identifikazio profesionaleko txartelek baliozkotasuna izango dute titularrek txartelak eman zirenean zuten kategoria eta administrazio-egoera duten bitartean. Administrazioak kendu egin beharko ditu txartelak aipatutako egoeraren bat aldatzen denean, eta kategoria eta administrazio-egoera berrirako txartela ematen denean.

8. artikulua.– Erantsitako ziurtagiri elektronikoen baliozkotasuna.

1.– Txartel profesionalean sartutako ziurtagiri elektroniko kualifikatuek ziurtagirian bertan jasotako indarraldia izango dute, ematen diren egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzak ofizioz egin beharko ditu ziurtagiri berriak, aurrekoa amaitzen denean.

2.– Ziurtagiri elektronikoen indarraldia iraungitzeko kausa izango dira, halaber, eIDAS Erregelamenduan eta hori garatzeko araudian jasotzen direnak, aplikatzekoak baldin badira. Kasu horietan, titularrak edo, titularra hilez gero, haren senideek egoera hori Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzari jakinarazi beharko diote, Ertzaintzaren kasuan, eta Udalari, udaltzaingoen eta tokiko beste polizia-zerbitzu batzuetako kideen kasuan, txartel profesionala kentzeko eta ziurtagiriak baliogabetzeko.

9. artikulua.– Berritzea eta ordeztea.

Akreditazio profesionala osatzen duten agiriak berritzeko edo ordezteko, ordeztutako dokumentua aurretiaz aurkeztu behar da, kasu hauetan:

a) Txartelean adierazten den iraungipen-data iristean.

b) Titularraren kategoria-aldaketa egonez gero, lortu duen kategoriarekin bat datorren akreditazioa emateko.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidego edo Zerbitzuen arteko mugikortasun-kasuetan.

10. artikulua.– Akreditazioa galtzea, ostea edo apurtzea.

1.– Akreditazio profesionala osatzen duten agiriak berritu edo ordeztu egin beharko dira, akreditazioa galtzen, osten edo apurtzen denean, hala gertatu dela justifikatu eta gero.

2.– Akreditazio profesionala edo hura osatzen duten ataletako edozein galtzen edo osten den kasuetan, titularrak egoera hori Aginte eta Kontrol Zentroari (Ardatz) jakinaraziko dio ahal bezain laster, Ertzaintzaren kasuan, edota Udalari, Udaltzaingoaren edo tokiko beste polizia-zerbitzu batzuetako kideen kasuan; horrez gain, behar den denboran eta moduan, dagokion salaketa jarri beharko du, xehetasunekin azaltzeko egitateak zer egoeratan gertatu diren.

Udaltzaingoko eta tokiko beste polizia-zerbitzu batzuetako kideak badira, Udalak agiri berria egiteko eskatuko dio Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzari, eta dagokion salaketaren kopia erantsiko du, gertaeraren nondik norakoak xehetasunez azaltzeko.

3.– Akreditazio profesionala galtzen edo osten den kasuetan, segurtasun-arrazoiengatik, zenbaki profesionala aldatu eta berri bat emango da, eta aldatu den zenbaki profesionala enblema-plakaren atzealdeko txartel profesionalaren historikoan jasota geratuko da.

4.– Aurreko atalean adierazitako arrazoiengatik beste egiaztagiri profesional bat egiten bada, aurreko zenbaki profesionala eta bertan sartu diren ziurtagiri elektroniko kualifikatuak deuseztatu egingo dira.

5.– Akreditazio profesionala berreskuratzen bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziako funtzionarioak horren berri eman beharko du, eta akreditazio profesional berri bat izapidetu bada edo izapidetzen ari bada, akreditazioak egiteko ardura duenari eman beharko dio. Ez da inolaz ere egongo akreditazio profesional bikoizturik.

6.– Akreditazioa apurtzen bada, funtzionarioak berehala eta idatziz eskatuko du akreditazio profesionalaren elementuak berritzeko.

7.– Akreditazioa galtzen, osten edo apurtzen denean arduragabekeria larria badago, akreditazio berria funtzionarioak ordainduko du.

11. artikulua.– Akreditazio profesionala entregatzea.

1.– Funtzionario izaera galtzeak edo zerbitzu aktiboaz, bigarren jardueraz edo segurtasun-zerbitzuen esparruko lanpostuetako zerbitzu bereziez bestelako administrazio-egoera batera pasatzeak, akreditazio profesionalak entregatzera eta lotutako ziurtagiri elektronikoak ezeztatzera behartzen du.

2.– Udaltzaingoetako eta tokiko beste polizia-zerbitzu batzuetako langileen kasuan, kasuan kasuko udalak dagokion erretiratze-akta beteko du eta horren berri emango dio Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzari, eta erretiratutako akreditazioa entregatuko dio.

3.– Agentea hiltzen bada, Segurtasun Sailak edo dagokion Udalak hildakoaren senitartekoei eskatuko die akreditazio profesionala entregatzeko.

4.– Salbuespen modura, eta aparteko inguruabar batzuek justifikatzen dutelako, Segurtasuneko sailburuordearen berariazko baimen baten bidez (Ertzaintzaren kasuan) edo alkatearen baimenaren bidez (udaltzainen kasuan), akreditazio-elementu horiei eutsi ahal izango zaie, funtzioak etenda dauden bitartean ere, etena irmoa nahiz behin-behinekoa izan.

12. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziako langile erretiratuak.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren kidegoetako funtzionarioek kasuan kasuko kidegoko kide erretiratua direla frogatzen duen txartela izan dezakete, erretiratzeko unean zuten kategoriarekin. Txartelaren formatua eta ezaugarri teknikoen diseinua Agindu honen IV. eranskinean jasotzen dira.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziako kide erretiratuaren txartelak dagokion kidegoko kide erretiratu izaera egiaztatzeko bakarrik balio du, eta ezin izango da erabili edo erakutsi zerbitzuko poliziako kide edo agintearen agente gisa identifikatzeko. Ez du baliozkotasun-aldirik, ez dago lotuta txartela berritzearen harira hemen arautzen denari eta ez du ziurtagiri elektronikorik izango txertatuta. Apurtzen, galtzen edo osten bada, ordezkatzeko eskatu ahal izango da, aurretiaz justifikatuta.

3.– Erretiratzen diren Euskal Herriko Poliziaren kidegoetako funtzionarioek zerbitzua eman zuten Administrazioari eskatu ahal izango diote, txartel profesionala eta enblema-plaka entregatzen dituzten unean, plaka hori behar bezala eraldatzeko eta oroitzapen-objektu bihurtzeko. Halaber, funtzionarioen oinordekoek ere eskatu ahal izango dute, titularraren heriotza kasuan.

Udaltzainen kasuan, halako eskabiderik eginez gero, Udalak Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzari jakinaraziko dio, agindu honen 11. artikuluan adierazitako izapideak egitean, eta agerian jarriko du plaka nagusia eraldatu eta birmoldatu egingo dela eta horren emaitza eta itzulketa jakinaraziko dituela.

4.– Enblema-plaka oroitzapen-objektu bihurtzeko, objektuaren kapsularatze- edo oklusio-prozesuak erabiliko dira, beira plastiko gardeneko blokeetan txertatzeko, hala nola metakrilatoan edo antzekoetan, objektuaren iraunkortasuna ahalbidetzeko eta, aldi berean, kapsulatutako objektua jatorrizko erabilerarako ez erabiltzeko, nahiz eta blokea hautsi.

LEHENENGo XEDAPEN IRAGANKORRA

Agindu hau indarrean jarri baino lehenago emandako akreditazio profesionalek indarrean jarraituko dute, eta 8 urteko epe berria bukatutakoan berrituko dira, akreditazioak eman ziren egunetik zenbatzen hasita.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

Ekainaren 27ko 7/2019 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legea bosgarren aldiz aldatzen duena, indarrean sartzen den egunaren eta ebazpen hau indarrean sartzen den egunaren artean erretiratu diren pertsonek urtebeteko epea izango dute erretiratu-txartel profesionala eta enblema-plaka eraldatua eskatzeko.

Ekainaren 27ko 7/2019 Legea, Euskal Herriko Poliziaren Legea bosgarren aldiz aldatzen duena, indarrean jarri aurretik erretiratutako pertsonek urtebete izango dute hori eskatzeko.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen orokor hauek indargabetzen dira:

Herrizaingo sailburuaren Agindua, 2012ko abuztuaren 28koa, Ertzaintzako funtzionarioen eta funtzionarioen akreditazio profesionalerako elementuei buruzkoa. Herrizaingo, Justizia eta Administrazio Publikoaren sailburuaren Agindua, 2012ko azaroaren 13koa, Udaltzaingoko funtzionarioen akreditazio profesionalerako agiriaren diseinuari eta oinarrizko ezaugarriei buruzkoa.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 14a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

I. ERANSKINA
IDENTIFIKAZIO PROFESIONALEKO TXARTELA

A) Ertzaintza.

Ezaugarriak:

Deskribapen orokorra.

Identifikazio profesionaleko txartela PVC zuriz eginda dago eta 85,6 x 53,8 milimetro ditu; haren ertzak borobilduta daude. Segurtasun handiko txartel adimenduna da eta agentea identifikatzeko balio du. Gainera, bidea ematen du Segurtasun Sailak ezarritako komunikazio- eta informazio-sistemetako sarbide logikoa eta fisikoa kontrolatzeko.

Txartelaren azalera estalita eta segurtasun-ijezketa batekin babestuta dago. Ijezketa horri zenbait segurtasun-neurri erantsi zaizkio.

Elementuak.

Identifikazio-txartelak honako elementu hauek ditu:

1.– Aurrealdea.

1.1.– Goiko aldea.

Pantone Reflex Blue C koloreko laukizuzen urdinaren barruan «ERTZAINTZA» legenda ageri da, zuriz eta zentratuta. Ezkerraldean, eta hondo zuriaren gainean, Ertzaintzaren enblema dago, koloretan.

1.2.– Erdiko aldea.

Txartelaren erdiko aldean, atzealde zuria eta Pantone 485 C gorri koloreko ertzak dituen lauki batean, «POLICIA», «POLICE» legendak ageri dira, Pantone Reflex Blue C urdin kolorez, eta idatzi horiek hurbiltasun-txiparen kokapena errespetatzen dute.

1.3.– Beheko aldea.

Txartelaren oinarrian, bi laukizuzen gorri daude, Pantone 485 C kolorekoak, eta bien artean Euskadiko bandera bi-gurutzeduna edo ikurrina agertzen da. Ezkerreko laukian, titularraren zenbaki profesionala agertuko da; eskuinekoan, berriz, kategoria profesionala, bi hizkuntzetan.

1.4.– Ezkerreko aldea.

Ezkerraldean, lauki gorriaren oinarriaren eta lehen deskribatu dugun zenbaki profesionalaren gainean, pertsona titularraren argazkia dago, koloretan, eta arauzko uniformearekin.

2.– Atzealdea.

Pantone 421 C gris koloreko hondoaren gainean, Pantone 420 C koloreko haritz-hostoz osaturiko tapiz horizontal batean, honako elementu hauek daude:

2.1.– Ezkerreko goi-aldea.

Agentearen identifikazioa, honako datu hauekin:

– Izena.

– 1. abizena.

– 2. abizena.

Datu horiez gain, agentearen sinadura ageri da, beltzez.

2.2.– Ezkerreko beheko aldea.

Beltzez agertzen dira identifikazio profesionaleko txartelaren igorpen-data eta baliozkotasun-data.

2.3.– Eskuineko aldea.

Eskuineko aldean, Pantone DS 73-1 C gorri koloreko laukizuzen baten gainean, agentearen zenbaki profesionala ageri da, beltzez. Gainean, titularraren argazkia agertzen da, koloretan, arauzko uniformea jantzita.

2.4.– Eskuineko beheko aldea.

Eskuineko aldean, agentearen zenbaki profesionalaren azpian Ertzaintzaren enblema dago, koloretan.

(Ikus .PDF)

3.– Kontaktu-txipa.

Identifikaziorako eta / edo sinadura elektronikorako ziurtagiri bat edo zenbait ziurtagiri ditu.

B) Udaltzaingoa.

Ezaugarriak:

Deskribapen orokorra.

Identifikazio profesionaleko txartela PVC zuriz eginda dago eta 85,6 x 53,8 milimetro ditu; haren ertzak borobilduta daude. Segurtasun handiko txartel adimenduna da eta agentea identifikatzeko balio du. Gainera, bidea ematen du Segurtasun Sailak ezarritako komunikazio- eta informazio-sistemetako sarbide logikoa eta fisikoa kontrolatzeko.

Txartelaren azalera estalita eta segurtasun-ijezketa batekin babestuta dago. Ijezketa horri zenbait segurtasun-neurri erantsi zaizkio.

Elementuak.

Identifikazio-txartelak honako elementu hauek ditu:

1.– Aurrealdea.

1.1.– Goiko aldea.

Pantone Reflex Blue C urdin koloreko laukizuzena, «UDALTZAINGOA» legendarekin eta udalerriaren izenarekin, zuriz eta zentratuta. Ezkerraldean, eta hondo zuriaren gainean, dagokion udalerriaren ezkutua dago; eskuinaldean, berriz, Udaltzaingoaren enblema, koloretan.

1.2.– Erdiko aldea.

Txartelaren erdiko aldean, hondo zuriko eta Pantone Reflex Blue C urdin koloreko lauki batean, «POLIZIA», «POLICIA» legendak daude, Pantone Reflex Blue C urdin kolorez, eta idatzi horiek hurbiltasun-txiparen kokapena errespetatzen dute.

1.3.– Beheko aldea.

Txartelaren oinarrian, Pantone Reflex Blue C urdin koloreko bi laukizuzen daude, eta bien artean Euskadiko bandera bi-gurutzeduna edo Ikurrina agertzen da. Ezkerreko laukian, funtzionarioaren zenbaki profesionala agertuko da; eskuinekoan, berriz, kategoria profesionala, bi hizkuntzetan.

1.4.– Ezkerreko aldea.

Ezkerraldean, lauki urdinaren oinarriaren eta lehen deskribatu dugun zenbaki profesionalaren gainean, pertsona titularraren argazkia dago, koloretan, eta arauzko uniformearekin.

2.– Atzealdea.

Pantone 421 C gris koloreko hondoaren gainean, Pantone 420 C koloreko haritz-hostoz osaturiko tapiz horizontal batean, honako elementu hauek daude:

2.1.– Ezkerreko goi-aldea.

Agentearen identifikazioa, honako datu hauekin:

– Izena.

– 1. abizena.

– 2. abizena.

– Agentearen zenbaki profesionala, urdinez.

2.2.– Ezkerreko beheko aldea.

Zenbaki profesionalaren azpian, honako inskripzio hau, urdinez, elebitan: «xxxx –ko Udaltzaingoa / Policía Local de xxxx».

Behean, beltzez agertzen dira identifikazio profesionaleko txartelaren igorpen-data eta baliozkotasun-data.

2.3.– Eskuineko aldea.

Eskuinaldean, titularraren argazkia dago, koloretan, eta arauzko uniformearekin.

2.4.– Eskuineko beheko aldea.

Eskuineko aldean, agentearen argazkiaren azpian udaltzaingoaren enblema dago, koloretan.

3.– Kontaktu-txipa.

Identifikaziorako eta / edo sinadura elektronikorako ziurtagiri bat edo zenbait ziurtagiri ditu.

(Ikus .PDF)

C) Udaltzaingo Zerbitzua.

Ezaugarriak:

Deskribapen orokorra.

Identifikazio profesionaleko txartela PVC zuriz eginda dago eta 85,6 x 53,8 milimetro ditu; haren ertzak borobilduta daude. Segurtasun handiko txartel adimenduna da eta agentea identifikatzeko balio du. Gainera, bidea ematen du Segurtasun Sailak ezarritako komunikazio- eta informazio-sistemetako sarbide logikoa eta fisikoa kontrolatzeko.

Txartelaren azalera estalita eta segurtasun-ijezketa batekin babestuta dago. Ijezketa horri zenbait segurtasun-neurri erantsi zaizkio.

Elementuak.

Identifikazio-txartelak honako elementu hauek ditu:

1.– Aurrealdea.

1.1.– Goiko aldea.

Pantone Reflex Blue C koloreko laukizuzen urdinaren barruan «UDALTZAINGO ZERBITZUA» legenda eta udalerriaren izena ageri dira, zuriz eta zentratuta. Ezkerraldean, eta hondo zuriaren gainean, dagokion udalerriaren ezkutua dago; eskuinaldean, berriz, Udaltzaingoaren enblema, koloretan.

1.2.– Erdiko aldea.

Txartelaren erdiko aldean, hondo zuriko eta Pantone Reflex Blue C urdin koloreko ertzak dituen lauki batean, «UDALTZAINGO ZERBITZUA», «SERVICIO DE POLICÍA LOCAL» legendak daude, Pantone Reflex Blue C urdinez, eta idatzi horiek hurbiltasun-txiparen kokapena errespetatzen dute.

1.3.– Beheko aldea.

Txartelaren oinarrian, Pantone Reflex Blue C urdin koloreko bi laukizuzen daude, eta bien artean Euskadiko bandera bi-gurutzeduna edo Ikurrina agertzen da. Ezkerreko laukian, funtzionarioaren zenbaki profesionala agertuko da; eskuinekoan, ordea, kategoria profesionala, bi hizkuntzetan.

1.4.– Ezkerreko aldea.

Ezkerraldean, lauki urdinaren oinarriaren eta lehen deskribatu dugun zenbaki profesionalaren gainean, pertsona titularraren argazkia dago, koloretan, eta arauzko uniformearekin.

2.– Atzealdea.

Pantone 421 C gris koloreko hondoaren gainean, Pantone 420 C koloreko haritz-hostoz osaturiko tapiz horizontal batean, honako elementu hauek daude:

2.1.– Ezkerreko goi-aldea.

Agentearen identifikazioa, honako datu hauekin:

– Izena.

– 1. abizena.

– 2. abizena.

– Agentearen zenbaki profesionala, urdinez, honako konfigurazio alfanumerikoarekin: Z 000 A/B/G 000; horretan, Z letrak adierazten du Udaltzaingo Zerbitzua dela; 000 udalerri-kodeari dagokio, A/B/G Lurralde Historikoaren lehen letra da; eta 000 Udaltzaingo Zerbitzuko agentearen ordena-zenbakia da.

2.2.– Ezkerreko beheko aldea.

Zenbaki profesionalaren azpian, honako inskripzio hau, urdinez, elebitan: «xxxx –ko Udaltzaingo Zerbitzua / Servicio de Policía Local de xxxx».

Behean, beltzez agertzen dira identifikazio profesionaleko txartelaren igorpen-data eta baliozkotasun-data.

2.3.– Eskuineko aldea.

Eskuinaldean, titularraren argazkia dago, koloretan, eta arauzko uniformearekin.

2.4.– Eskuineko beheko aldea.

Eskuineko aldean, agentearen argazkiaren azpian udaltzaingoaren enblema dago, koloretan.

3.– Kontaktu-txipa.

Identifikaziorako eta / edo sinadura elektronikorako ziurtagiri bat edo zenbait ziurtagiri ditu.

(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ENBLEMA-PLAKA

A) Ertzaintza.

Deskribapen orokorra.

Enblema-plaka PVC zuriz eginda dago eta 85,6 x 53,8 milimetro ditu; haren ertzak borobilduta daude. Txartelaren azalera estalita eta segurtasun-ijezketa batekin babestuta dago. Ijezketa horri zenbait segurtasun-neurri erantsi zaizkio.

Elementuak.

Enblema-plakak elementu hauek ditu:

1.– Aurrealdea.

Atzealdea Pantone 421 C grisa du. Haritz-hostoez osaturiko Pantone 420 C tapiz horizontal batez apaindurik dago. Gainean, konposizio hau dago:

1.1.– Enblema.

Ertzaintzaren enblema da enblema-plakaren elementu nagusia.

1.2.– Erdiko aldea.

Enblemaren azpian, «POLICIA – POLICE» hitzak nabarmentzen dira, Pantone 286 C urdinez idatzita.

1.3.– Beheko aldea.

Enblema-plakaren oinarrian, erdialdean, Euskadiko bandera bi-gurutzeduna edo Ikurrina dago.

2.– Atzealdea.

2.1.– Goiko aldea.

Atzealdean, «AKREDITAZIO OFIZIALEN HISTORIKOA-HISTÓRICO NÚMERO PROFESIONAL» legenda elebidunaren azpian, titularraren akreditazio profesionalen historikoa zerrendatzen da, ho- rien baliozkotasun-datekin, «ZENBAKI PROFESIONALA – N.º PROFESIONAL», «DATATIK-DESDE» eta «DATARA-HASTA» epigrafearen azpian.

2.2.– Erdiko aldea.

Segurtasun sailburuordearen sinaduraren azpian, akreditazio profesionalaren titular den poliziaren argazkia ageri da, lauki beltz baten barruan.

2.3.– Beheko aldea.

Bukatzeko, enblema-plakaren atzealdean legenda elebidun hau egongo da agerian: «ZENBAKI PROFESIONALA – N.º PROFESIONAL», Pantone 286 C urdin kolorez, eta titularraren zenbaki profesionala beltzez idatzita.

(Ikus .PDF)

B) Udaltzaingoa.

Deskribapen orokorra.

Enblema-plaka PVC zuriz eginda dago eta 85,6 x 53,8 milimetro ditu; haren ertzak borobilduta daude. Txartelaren azalera estalita eta segurtasun-ijezketa batekin babestuta dago. Ijezketa horri zenbait segurtasun-neurri erantsi zaizkio.

Elementuak.

Enblema-plakak elementu hauek ditu:

1.– Aurrealdea.

Atzealdea Pantone 421 C grisa du. Haritz-hostoez osaturiko Pantone 420 C tapiz horizontal batez apaindurik dago. Gainean, konposizio hau dago:

1.1.– Enblema.

Udaltzaingoaren enblema da enblema-plakaren elementu nagusia.

1.2.– Erdiko aldea.

Enblemaren azpian, «POLICIA – POLICE» hitzak nabarmentzen dira, eta udalerriaren izena ageri da Pantone 286 C urdin kolorez idatzita.

1.3.– Beheko aldea.

Enblema-plakaren oinarrian, ezkerrean, udalerriaren ezkutua dago, eta eskuinean, Euskadiko bandera bi-gurutzeduna edo ikurrina.

2.– Atzealdea.

2.1.– Goiko aldea.

Atzealdean, «AKREDITAZIO OFIZIALEN HISTORIKOA-HISTÓRICO NÚMERO PROFESIONAL» legenda elebidunaren azpian, titularraren akreditazio profesionalen historikoa zerrendatzen da, horien baliozkotasun-datekin, «ZENBAKI PROFESIONALA - N.º PROFESIONAL», «DATATIK-DESDE» eta «DATARA-HASTA» epigrafearen azpian.

2.2.– Erdiko aldea.

Akreditazio profesionalaren titularra den poliziaren argazkia agertzen da, marko beltz baten barruan.

2.3.– Beheko aldea.

Bukatzeko, enblema-plakaren atzealdean legenda elebidun hau egongo da agerian: «ZENBAKI PROFESIONALA – N.º PROFESIONAL», Pantone 286 C urdin kolorez, eta titularraren zenbaki profesionala beltzez idatzita.

(Ikus .PDF)

C) Udaltzaingo Zerbitzua.

Deskribapen orokorra.

Enblema-plaka PVC zuriz eginda dago eta 85,6 x 53,8 milimetro ditu; haren ertzak borobilduta daude. Txartelaren azalera estalita eta segurtasun-ijezketa batekin babestuta dago. Ijezketa horri zenbait segurtasun-neurri erantsi zaizkio.

Elementuak.

Enblema-plakak elementu hauek ditu:

1.– Aurrealdea.

Atzealdea Pantone 421 C grisa du. Haritz-hostoez osaturiko Pantone 420 C tapiz horizontal batez apaindurik dago. Gainean, konposizio hau dago:

1.1.– Enblema.

«Eguzkilore» enblema, koloretan, da enblema-plakako elementu zentrala.

1.2.– Erdiko aldea.

Enblemaren azpian «UDALTZAINGO ZERBITZUA – SERVICIO DE POLICÍA LOCAL» hitzak nabarmentzen dira, orobat udalerriaren izena Pantone 286 C urdin kolorez.

1.3.– Beheko aldea.

Enblema-plakaren oinarrian, ezkerrean, udalerriaren ezkutua dago, eta eskuinean, berriz, Euskadiko bandera bi-gurutzeduna edo ikurrina.

2.– Atzealdea.

2.1.– Goiko aldea.

Atzealdean, «AKREDITAZIO OFIZIALEN HISTORIKOA-HISTÓRICO NÚMERO PROFESIONAL» legenda elebidunaren azpian, titularraren akreditazio profesionalen historikoa zerrendatzen da, horien baliozkotasun-datekin, «ZENBAKI PROFESIONALA – N.º PROFESIONAL», «DATATIK-DESDE» eta «DATARA-HASTA» epigrafearen azpian.

2.2.– Erdiko aldea.

Akreditazio profesionalaren titularra den poliziaren argazkia agertzen da, marko beltz baten barruan.

2.3.– Beheko aldea.

Bukatzeko, enblema-plakaren atzealdean legenda elebidun hau egongo da agerian: «ZENBAKI PROFESIONALA – N.º PROFESIONAL», Pantone 286 C urdin kolorez, eta titularraren zenbaki profesionala beltzez idatzita.

(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
DOKUMENTU-ZORROAREN DESKRIBAPENA

Identifikazio profesionaleko txartela eta enblema-plaka eramateko zorroa da.

Larru beltzez edo imitaziozko larru beltzez eginda dago. Barrualdea honela dauka antolatuta:

1.– Lehen atala zorroaren estalkia da eta zorroaren taparen funtzioa betetzen du. Atzealdean, Ertzaintzaren edo Udaltzaingoaren enblema grabatuta dauka.

2.– Lehen eta bigarren atalen artean, PVCzko xafla garden bat dago, eta hor gordeko da identifikazio profesionaleko txartela. Zorroak bira horizontaleko ardatz bat izango du, barruan zer daukan erakustea ahalbidetuko duena.

3.– Bigarren atalak arauzko armaren gida sartzea eta haren aurrealdea ikustea ahalbidetzen du.

4.– Hirugarren atala enblema-plaka eramateko da, eta PVCzko bi xaflak osatzen dute, enblema-plaka osorik ikusteko moduan. Belkro bat du ixteko, eta lokarri beltz bat, zorroa lepotik zintzilik eraman ahal izateko.

IV. ERANSKINA
ERRETIRATU-TXARTELA

A) Ertzaintza.

Deskribapen orokorra:

Ertzaintzako kide erretiratuaren txartela PVC zuriz eginda dago eta 85,6 x 53,8 milimetro ditu; haren ertzak borobilduta daude.

Txartelaren azalera estalita eta segurtasun-ijezketa batekin babestuta dago. Ijezketa horri zenbait segurtasun-neurri erantsi zaizkio.

Elementuak bertikalki daude antolatuta.

Elementuak:

Txartelak honako osagai hauek ditu:

1.– Aurrealdea.

1.1.– Goiko aldea.

Laukizuzen urdin bat dago, Pantone Reflex Blue C kolorekoa, «ERTZAINTZA» legendarekin, zuriz eta erdian. Ezkerraldean, eta hondo zuriaren gainean, Ertzaintzaren enblema dago, koloretan.

Agentearen argazkia, koloretan, Ertzaintza legendaren azpian eta zentratuta.

1.2.– Erdiko aldea.

Pantone 485 C kolore gorriko bi laukizuzen, lehena titularraren zenbaki profesionalarekin, zuriz, Euskal Autonomia Erkidegoko bandera bi-gurutzeduna edo Ikurrina ezkerrean duela. Horren azpian, beste laukizuzen bat, lanbide kategoriarekin, zuriz, eta bi hizkuntzetan.

1.3.– Beheko aldea.

Txartelaren behealdean, hondo zuriaren gainean eta Pantone 485 C gorri koloreko ertzak dituen karratu baten barruan, «POLICIA JUBILADO/A», «POLIZIA ERRETIRATUA» legenda Pantone 485 C gorri kolorez idatzita.

2.– Atzealdea.

Pantone 421 C gris koloreko hondoaren gainean, Pantone 420 C koloreko haritz-hostoz osaturiko tapiz horizontal batean, honako elementu hauek daude:

2.1.– Ezkerreko goi-aldea.

Titularraren argazkia, koloretan, arauzko uniformea jantzita. Oinarrian agentearen zenbaki profesionala, zuriz, Pantone 485 C gorri koloreko laukizuzen batean kokatuta.

2.2.– Eskuineko goi-aldea.

Hondo zuriaren gainean, Ertzaintzaren enblema dago, koloretan.

2.3.– Erdigunean.

Agentearen identifikazioa, honako datu hauekin:

– Izena.

– 1. abizena.

– 2. abizena.

2.4.– Beheko aldea.

Txartelaren behealdean, hondo zuriaren gainean eta Pantone 485 C gorri koloreko ertzak dituen karratu baten barruan, «POLICIA JUBILADO/A», «POLIZIA ERRETIRATUA» legenda Pantone 485 C gorri kolorez idatzita.

Eta horren azpian, beltzez, txartela eman zen data.

(Ikus .PDF)

B) Udaltzaingoa.

Deskribapen orokorra.

Txartela PVC zuriz eginda dago eta 85,6 x 53,8 milimetro ditu; haren ertzak borobilduta daude. Txartelaren azalera estalita eta segurtasun-ijezketa batekin babestuta dago. Ijezketa horri zenbait segurtasun-neurri erantsi zaizkio.

Elementuak bertikalki daude antolatuta.

Elementuak.

Txartelak honako osagai hauek ditu:

1.– Aurrealdea.

1.1.– Goiko aldea.

Laukizuzen urdin bat dago, Pantone Reflex Blue C kolorekoa, «UDALTZAINGOA» legenda eta udalerriaren izena idatzita dituena, zuriz eta zentratuta. Ezkerraldean, eta hondo zuriaren gainean, dagokion udalerriaren ezkutua dago; eskuinaldean, Udaltzaingoaren enblema, koloretan.

Agentearen argazkia, koloretan, Udaltzaingoa legendaren azpian eta zentratuta.

1.2.– Erdiko aldea.

Pantone Reflex Blue C kolore urdineko bi laukizuzen, lehena titularraren zenbaki profesionalarekin, zuriz, Euskal Autonomia Erkidegoko bandera bi-gurutzeduna edo Ikurrina ezkerrean duela. Horren azpian, beste laukizuzen bat, lanbide kategoriarekin, zuriz, eta bi hizkuntzetan.

Txartelaren erdiko aldean, atzealde zuria eta ertz urdinak (Pantone Reflex Blue C kolorekoak) dituen lauki batean, «POLIZIA ERRETIRATUA» eta «POLICIA JUBILADO» legendak daude, urdinez (Pantone Reflex Blue C kolorea).

1.3.– Beheko aldea.

Txartelaren behealdean, hondo zuriaren gainean eta Pantone Reflex Blue C urdin koloreko ertzak dituen karratu baten barruan, «POLICIA JUBILADO/A», «POLIZIA ERRETIRATUA» legenda Pantone 485 C gorri kolorez idatzita.

2.– Atzealdea.

Pantone 421 C gris koloreko hondoaren gainean, Pantone 420 C koloreko haritz-hostoz osaturiko tapiz horizontal batean, honako elementu hauek daude:

2.1.– Ezkerreko goi-aldea.

Titularraren argazkia, koloretan, arauzko uniformea jantzita.

2.2.– Eskuineko goi-aldea.

Hondo zuriaren gainean, Udaltzaingoaren enblema, koloretan.

2.3.– Erdigunean.

Agentearen identifikazioa, honako datu hauekin:

– Izena.

– 1. abizena.

– 2. abizena.

Agente erretiratuak zuen zenbaki profesionala, urdinez.

Zenbaki profesionalaren azpian, honako inskripzio hau, urdinez, elebitan: «xxxx –ko Udaltzaingoa / Policía Local de xxxx».

2.4.– Beheko aldea.

Txartelaren behealdean, hondo zuriaren gainean eta Pantone Reflex Blue C urdin koloreko ertzak dituen karratu baten barruan, «POLICIA JUBILADO/A», «POLIZIA ERRETIRATUA» legenda Pantone 485 C gorri kolorez idatzita.

Eta horren azpian, beltzez, txartela eman zen data.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala