Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2020ko otsailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
HEZKUNTZA SAILA
1169

AGINDUA, 2020ko otsailaren 12koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena eta Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bitartez baimena ematen zaio «Oteitza Lizeo Politeknikoa» titulartasun pribatuko ikastetxeari, Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua izateko.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2006ko ekainaren 14ko Aginduaren bidez Zarautzen (Gipuzkoa) Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatu bat irekitzeko eta jardunean jarraitzeko baimena ematen da (2006ko abuztuaren 7ko EHAA).

Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak jarri zuen Lanbide Heziketako 3 sistemak bateratzeko oinarria: Hezkuntza-sistemaren Lanbide Heziketa, lanerako Lanbide Heziketa eta etengabeko prestakuntza, azken bi hauek enplegurako Lanbide Heziketaren sisteman txertatuta.

Bateratzeko baliabide berri gisa, legeak 11. artikuluan aurreikusten du Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak sortzea. Ikastetxe integratuak tituluak eta profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko heziketa-eskaintza guztiak eskaintzen dituzten ikastetxeak dira, administrazioek dituzten eskumenen eremuan sortu eta baimendu ditzaketenak, betiere, legeak ezartzen dituen baldintza eta betekizunekin.

Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen oinarrizko baldintzak arautzen dituen abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuak garatzen du Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak 11. artikuluan ezarritakoa, eta 5. eta 6. artikuluetan, hurrenez hurren, zehazten ditu ikastetxe integratuen xedeak eta funtzioak.

Profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezartzen da zer ikastetxek eman ditzaketen ziurtagiriei lotutako prestakuntza-ekintzak, 2.a) puntuan beren-beregi aipatuz Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuak ezartzen ditu Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek bete behar dituzten baldintzak, eta 8. artikuluan xedatzen du hezkuntzaren eta enpleguaren alorrean eskumena duten sailek baimen ditzaketela batera emango duten agindu baten bidez, eta ikastetxe pribatuaren titularrak eskatuta, Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu integratuak dekretu honetan eta aplikagarri diren arauetan ezarritako baldintzen arabera.

Bigarren Hezkuntzako Oteitza Lizeo Politeknikoa ikastetxe pribatuak eskatuta, Lanbide Heziketako ikastetxe integratua izateko baimen-espedienteari hasiera eman zaio. Espedientea izapidetuta, baieztatu eta egiaztatu ondoren, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren2017ko martxoaren 14ko Aginduak ezartzen dituen baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxeko ikastetxe integratuak baimentzeko,

XEDATZEN DUGU:

1. artikulua.– Titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua baimentzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8. artikuluak ezartzen duenaren arabera, Oteitza Lizeo Politeknikoa bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatua Lanbide Heziketako ikastetxe integratua bilakatzen da, ondorengo datu hauekin:

a) Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua.

b) Izen espezifikoa: «Oteitza Lizeo Politeknikoa».

c) Kode zenbakia: 20013618.

d) Titularra: «Bitoriano Gandiaga Fundazioa».

e) Helbidea: Gipuzkoa kalea 5.

f) Herria: Zarautz.

g) Udalerria: Zarautz.

h) Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

«Oteitza Lizeo Politeknikoa» titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua, hasierako lanbide-heziketaren irakaskuntzei dagokienez, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publiko integratu bati atxikituko zaio.

2. artikulua.– Heziketa-eskaintza eta ikasleak.

1.– Hauek izango dira ikastetxeak bere prestakuntza-jardueretan sartuko dituen irakaskuntzak: hasierako Lanbide Heziketari dagozkionak, enplegua hobetzeko ekintzei dagozkienak, eta bizialdi osoko irakaskuntzari dagozkionak, lanean dabilen langileriarentzat direnak. Jarduera hauek lan-ingurunearen premiei erantzun behar diete, betiere, sailen eta organo eskudunen baimena izanik.

2.– Apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 2. artikuluaren 3. puntuan adierazitakoaren arabera, Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek, baimenduta dituzten lanbide-familia edo -arloei dagozkien prestakuntza-eskaintzaz gain, lanbide-informazio eta -orientazioko zerbitzuak ere eskainiko dituzte, eta, hala badagokie, berariazko araudian zehazten denaren arabera, baita beste ikaskuntza ez-formal batzuen bidez edo lan-eskarmentuaren bidez –kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren sistema nazionalaren esparruan– lortutako gaitasuna ebaluatzeko zerbitzuak eta kalitatezko prestakuntza, enplegagarritasuna, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen duten beste zerbitzu batzuk ere.

3. artikulua.– Hezkuntza-administrazioak baimendutako irakaskuntzak.

1.– Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.

a) «Instalazio elektrikoak eta automatikoak», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) «Automatizazioa eta robotika industriala», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2.– Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.

a) «Mekanizazioa», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

b) «Fabrikazio mekanikoko diseinua», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

c) «Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

3.– Lanbide-arloa: Informatika eta Komunikazioak.

a) «Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

4.– Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak.

a) «Mekatronika industriala», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

5.– Lanbide-arloa: Kimika.

a) «Ingurumen-kimika», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

6.– Lanbide-arloa: Osasungintza.

a) «Erizaintzako zaintza osagarriak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

4. artikulua.– Lanbide-administrazioak baimendutako irakaskuntzak.

1.– Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.

a) «Administrazio-kudeaketako jarduerak», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Finantza-produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea eta administratzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Ikuskapenerako kontabilitate- eta administrazio-kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

2.– Lanbide-arloa: Arte grafikoak.

a) «Argitalpen-produktu multimedien garapena», profesionaltasun-ziurtagiria.

3.– Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.

a) «Garraioaren eta banaketaren antolaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

4.– Lanbide arloa: Elektrizitatea eta elektronika.

a) «Behe-tentsioko instalazio elektrikoak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

5.– Lanbide arloa: Eraikuntza eta obra zibila.

a) «Eraikuntzako proiektuak eta obrak kontrolatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

6.– Lanbide arloa: Fabrikazio mekanikoa.

a) «Galdaketarako edo forja-lanetarako molde eta modeloen diseinua», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Fabrikazio mekanikoko produktuen diseinua», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Abiadura handiko eta errendimendu altuko mekanizatu bidezko fabrikazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.

e) «Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

f) «Mekanizazio, konformazio eta muntaketa mekanikoko produkzioa», profesionaltasun-ziurtagiria.

7.– Lanbide-arloa: Turismoa eta ostalaritza.

a) «Tokiko turismoa sustatzea eta bisitaria informatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

8.– Lanbide-arloa: Erauzketa industriak.

a) «Harri naturalezko proiektuak diseinatzea eta koordinatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

9.– Lanbide-arloa: Instalatzea eta mantentzea.

a) «Hotz-instalazioen proiektuak garatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

10.– Lanbide-arloa: Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa.

a) «Arotzeriako eta altzarigintzako proiektuak», profesionaltasun-ziurtagiria.

11.– Lanbide-arloa: Itsasoa eta arrantza.

a) «Arrantzarako dokumentazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.

12.– Lanbide-arloa: Segurtasuna eta ingurumena.

a) «Ingurumen-kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

13.– Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.

a) «Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte-eta osasun-arreta ematea», profesionaltasun-ziurtagiria.

5. artikulua.– Gobernu-partaidetza eta koordinazio-organoak.

1.– Titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe integratuak, gutxienez, pertsona bakarreko gobernu-organo hauek izango ditu: zuzendaria, ikasketa-burua eta idazkaria.

2.– Era berean kide anitzeko partaidetza-organo hauek izango ditu: gizarte kontseilua eta irakasleen klaustroa.

6. artikulua.– Aldatzea edo baliogabetzea.

Baimena aldatzeko edo baliogabetzeko, apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8.5 artikuluan eta 2017ko martxoaren 14ko Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoa jarraituko da.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Gizarte kontseilua eratzea.

Irakasleen klaustroa eratu ondoren, ikastetxearen zuzendaritzaren ekimenez, gizarte kontseilua osatu eta martxan jartzeko behar diren jarduera guztiak egin beharko dira ikastetxea integratua izan eta gehienez urtebeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Ondorioak.

Agindu hau indarrean jarriko da 2020-2021 ikasturte hasieran.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari edo Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari hileko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salan bi hileko epean. Errekurtsoak aurkezteko epea agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 12a.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala