Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2020ko otsailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1166

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 18koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko otsailaren 20ko Aginduak iragarritako laguntzen onuradunen zerrenda (Bikaintek 2019 programa).

Dirulaguntza publikoak ematean publikotasun-printzipioa bete behar denez, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko otsailaren 20ko Aginduak –doktore-titulua dutenak kontratatuz eta EAEn industria-doktoregoak eginez I+Gko proiektuak egiteko laguntza-programa (Bikaintek 2019 Programa) arautzen du– 13.5 artikuluan ezartzen du ezen, eskatzaile bakoitzari jakinarazi behar zaiola laguntzen ebazpena, eta, horretaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela esleipendunen eta emandako laguntzen zerrenda.

Behin Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2019ko urriaren 15eko Ebazpena jakinarazita (ikertzaileak kontratatzeko dirulaguntzak ematekoak), hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko otsailaren 20ko Aginduak iragarritako laguntzen onuradunen zerrenda (Bikaintek 2019 Programa). Bere eskumenak erabiliz, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak 2019ko urriaren 15eko Ebazpenaren bidez eman ditu laguntzak. Ebazpen honekin batera doazen eranskinetan ageri dira zerrendak: I. eranskinean, doktore titulua duten pertsonak kontratatzeko entitate onuradunak, eta, II. eranskinean, «doktorego industrialak» lineako entitate onuradunak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 18a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

Estíbaliz Hernáez Laviña.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala