Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2020ko otsailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1116

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 15/2020-D administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa duten pertsonak.

Espediente-zenbakia: PCA-042/2020-VI (REC-PER-067/2019-VI).

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Segurtasuneko sailburuaren 2019ko azaroaren 21eko Aginduaren aurka jarri da. Agindu horren bidez, ezetsi egin zen Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko irailaren 16ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, argitara eman ziren merezimendu-lehiaketa orokorraren bidez bete beharreko Ertzaintzako lanpostuen behin betiko esleipenak, honako lanpostu hauek betetzeko prozeduran: Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lana, 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez deitua (C171).

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, agertu ahal izateko, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 18a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala