Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2020ko otsailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1105

EDIKTUA, diru-kopuru bat erreklamatzeko 1235/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia, Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1235/2018 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Demandatzailearen prokuradorea.

Judizio horretan, 2019-04-11n, epaia eman da, zeinak amaiera ematen baitio prozesuari.

Urtzi Zabaleta Saenz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

106/2019 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 11.

Nik, Mónica Basurto Garrido andreak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 1235/2018 hitzezko judizioaren autoak, non honako hauek diren alderdiak:

Demandatzailea: Medius Collections, SL, letraduaren laguntzarik eta prokuradorearen ordezkaritzarik izan gabe.

Demandatua: Urtzi Zabaleta Saenz, auzi-ihesean deklaratua.

EPAITZA

Partez baiesten dut Medius Collections SLk Urtzi Zabaleta Saenzen aurka aurkeztu duen demanda. Horrenbestez, Urtzi Zabaleta Saenz kondenatzen dut auzi-jartzaileari 200 euro ordaintzera, gehi ebazpen honen hirugarren zuzenbide-oinarriaren interesak.

Ez da kosturik ezartzen.

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 27a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala