Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2020ko otsailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1102

EDIKTUA, diru-kopuru bat erreklamatzeko 30/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 30/2018 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea:

Judizio horretan, honako hau erabaki da:

Eva Lizarzari ediktu bidez jakinaraztea 2020-01-30ean prozesu horretan emandako epaia. Ebazpenaren kopia eskuragarri du bulego judizial honetan, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Ebazpen horren aurka, ezingo da errekurtsorik jarri.

Aipatutako pertsonaren egungo bizilekua edo egoitza ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinarazpena.

Getxo, 2020ko otsailaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala