Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2020ko otsailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1101

EDIKTUA, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 776/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 776/2019 adostasun gabeko dibortzioa.

Gaia: dibortzioa.

Demandatzailearen prokuradorea: Elizabeth Vertiz Mallotti.

Judizio horretan epaia eman da 2019-11-13an, eta horren bidez prozesuari amaiera eman zaio. Hitzez hitz:

XEDAPENAK

Baiesten da Elisabet Vertiz Mallotti prokuradoreak, Elena Tena Garcia andrearen izenean eta haren ordezkari gisa, aurkeztu duen dibortzio-demanda Abdelaziz Er Rachdi jaunaren aurka. Deklaratzen dut deseginda dagoela, dibortzioa dela-eta, aipatutako alderdien arteko ezkontza, erabaki horri dagozkion legezko ondorio guztiekin. Eta behin betiko neurri hauek hartzen ditut dibortzioan:

– XXXXX seme-alaba adingabeen guraso-ahalaz esklusiboki baliatzea Elena Tena García amari esleitzen zaio.

– XXXXX seme-alaba adingabeen zaintza eta jagoletza Elena Tena García amak izango du.

– Ez da ezartzen aitaren aldeko bisita-erregimenik. Amak hitz ematen du aitaren eta seme-alaben arteko komunikazioa (telefonikoa eta telegrafikoa) ahalbidetu eta erraztuko duela, baldin eta komunikazio horiek adingabeen ohiko ordutegiak errespetatuz egiten badira.

– Aitari ez zaio ezartzen mantenu-pentsiorako zenbatekorik.

– Familia-etxebizitzaren erabilera eta luperketa seme-alabei eta Elena Tena García amari ezartzen zaizkie.

– XXXXX adingabeek debekatuta dute Gipuzkoako probintziatik irtetea, aldez aurretik ez badute amaren baimenik edo, bestela, baimen judizialik.

Abdelaziz Er Rachdi demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluaren arabera.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Donostia / San Sebastián, 2019ko azaroaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala