Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2020ko otsailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1092

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 11koa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena; honen bidez jendaurrean jartzen da Dekretu-proiektua, EAEko itsas garraioari buruzkoa.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko itsas garraioari buruzko dekretu-proiektua egin du. Proiektu hori abenduaren 22ko 8/2003 Legeak (xedapen orokorrak egiteko prozedurarenak) ezartzen duen bezala izapidetu behar da.

Aipatutako Legeak 8.1 artikuluan ezartzen duenari jarraikiz, herritarren eskubideei eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrei entzunaldi-izapidea emango zaie, eta xedapenen izaerak hala gomendatzen duenean, jendaurrean jarriko dira.

Proiektu hori jendaurrean jartzen da, Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak 8. artikuluarekin bat etorriz, eta horretarako nahikoa izango da hogei egun balioduneko epealdia, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Azaldutakoa kontuan hartuz eta apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak ezartzen duenarekin bat etorriz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko den hogei egun balioduneko epealdian jendaurrean jartzea EAEko itsas garraioari buruzko dekretu-proiektua.

Bigarrena.– Aldi horretan pertsona fisiko eta juridiko guztiek, publikoek zein pribatuek, dekretuaren proiektua aztertu ahal izango dute Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Portu eta Itsas Gaietako zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea, 1; PK: 01010) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus), eta nahi dituzten alegazioak, dokumentuak eta froga-agiriak aurkeztu ahal izango dituzte egoitza horietan.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko otsailaren 11.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.


Azterketa dokumentala