Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2020ko otsailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1085

164/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Bilbao-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Inés Yolanda Martin Esteban andreari errebokatzen baitzaizkio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Mesedeetako Lehen Mailako Arretako unitateburuaren funtzioak.

39/2012 Ebazpenaren bidez, Inés Yolanda Martin Esteban andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Mesedeetako Lehen Mailako Arretako unitateburu izendatu zuten.

Ikusi dira ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak. Ondorioz, Zuzendaritza Gerentzia honek honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Inés Yolanda Martin Esteban andreari errebokatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Mesedeetako Lehen Mailako Arretako unitateburuaren funtzioak, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko urtarrilaren 19an izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko Zuzendaritzari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2020ko urtarrilaren 29a.

Bilbao-Basurtuko ESIko zuzendari gerentea,

EDUARDO MARÍA MAIZ OLAZABALAGA.


Azterketa dokumentala