Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2020ko otsailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1082

32/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari gerentearena. Haren bidez, lau urterako izendatu da, aldi baterako, luzatzeko aukerarekin, Concepción Corral Blanco Ajuriaguerrako eta Otxarkoagako Helduen Osasun Mentaleko Zentroko osasun mentaleko unitateburu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Uztailaren 23ko 591/2019 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen osasun mentaleko unitateburu lanpostu bat betetzeko, lehiaketa bidez, Ajuriaguerrako eta Otxarkoagako Helduen Osasun Mentaleko Zentroetan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Aurkeztu diren eskabideak baloratu ondoren, epaimahai kalifikatzaileak behar den izendapen-proposamena egin du. Kontuan hartuta Concepción Corral Blanco andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak, erabaki du hura izendatzea, osasun mentaleko unitateburu lanpostua betetzeko Ajuriaguerrako eta Otxarkoagako Osasun Mentaleko Helduen Zentroetan, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau erkidearekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Concepción Corral Blanco andrea izendatzea, aldi baterako, Ajuriaguerrako eta Otxarkoagako Helduen Osasun Mentaleko Zentroetako osasun mentaleko unitateburu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Bigarrena.– Izendapena lau urterako izango da; hala ere, luza daiteke, bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau erkidearekin; eta ondorioak izango ditu 2020ko urtarrilaren 16tik aurrera.

Hirugarrena.– Epea bukatutakoan izendatuak lanpostua utziko du, baldin eta luzapena onartu ez bada; bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluarekin.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango da kargutik, baldin eta aldez aurretik kontrako espedientea zabaldu bada, eta aintzat hartu badira ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. Artikuluko 6. atalean aurreikusi diren lekualdatzeko arrazoiak.

Bosgarrena.– Ebazpen hau jakinaraziko zaie interesdunari eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Pertsonaleko Zuzendaritzari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, ebazpenaren iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2020ko urtarrilaren 10a.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari gerentea,

CARLOS PEREIRA RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala