Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2020ko otsailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1081

31/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari gerentearena. Haren bidez, Rodrigo Joaquín Oraá Gil jauna lau urterako izendatu da, aldi baterako, luzatzeko aukerarekin, Adikzioetako Osasun-Zerbitzuburu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Maiatzaren 23ko 441/2019 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Adikzioetako osasun-zerbitzuburu lanpostu bat betetzeko, lehiaketa bidez, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Epai-mahi kalifikatzaileak, aurkeztu diren eskabideak baloratu ondoren, izendapen-proposamena egin du. Horrenbestez, eta kontuan hartuta Rodrigo Joaquín Oraá Gil jaunak dituen jakintza akademiko eta profesionalak, hura izendatu behar da Adizkioetako Osasun-Zerbitzuburu, lanpostua betetzeko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau erkidearekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Rodrigo Joaquín Oraá Gil jauna izendatzea, aldi baterako, Adikzioetako Osasun-Zerbitzuburu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Bigarrena.– Izendapena aldi baterako da, lau urte iraungo du, eta epea luza daiteke, bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau erkidearekin; eta ondorioak izango ditu 2020ko urtarrilaren 16tik aurrera.

Hirugarrena.– Luzapenik ez balego, izendatuak lanpostua utziko du epea bukatutakoan, bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluarekin.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango da kargutik, baldin eta aldez aurretik kontrako espedientea zabaldu bada, eta aintzat hartu badira ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko 6. atalean aurreikusi diren lekualdatzeko arrazoiak.

Bosgarrena.– Ebazpen hau jakinaraziko zaie interesdunari eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Pertsonaleko Zuzendaritzari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, ebazpenaren iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2020ko urtarrilaren 10a.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari gerentea,

CARLOS PEREIRA RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala