Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2020ko otsailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1080

253/2019 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez María del Pilar Martínez San Martín andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Salburuko Osasun Mentaleko Zentroko Psikiatriako atalburu sanitario kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta.

Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari gerentearen otsailaren 20ko 49/2017 Ebazpenaren bidez, María del Pilar Martínez San Martin andrea izendatu zuten Arabako Osasun Mentaleko Sareko Salburuako Osasun Mentaleko Zentroko Psikiatriako Osasun Ataleko buru.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko Hirugarren Arau Komuneko 28. artikuluan, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kentzea María del Pilar Martínez San Martín andrea, berak eskatuta, Arabako Osasun Mentaleko Sareko Salburuako Osasun Mentaleko Zentroko Psikiatriako Osasun Ataleko burua kargutik, eta eskerrak ematea emandako zerbitzuengatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek ondorioak izango ditu 2019ko abenduaren 23tik aurrera.

Hirugarrena.– Jakinaraztea ebazpen hau interesdunari eta Arabako Osasun Mentaleko Sareko Pertsonaleko Zuzendaritzari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hala ezartzen da urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121 eta 122 artikuluetan (39/2015, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 23a.

Zuzendari gerentea,

EGUZKIÑE DE MIGUEL AGUIRRE.


Azterketa dokumentala