Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2020ko otsailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1079

629/2019 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Jose Ignacio Kutz Peironcely jauna Traumatologiako atalburu lanpostua izateari uzten dio, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Martxoaren 5eko 71/2014 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko ESIn Jose Ignacio Kutz Peironcely jauna Traumatologiako atalburu izendatua izan zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Jose Ignacio Kutz Peironcely jaunak Traumatologiako atalburu izateari uzten diola, berak ala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko ESIn, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek data honetan izango ditu ondorioak: 2019ko azaroaren 10ean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Bidasoa Erakunde Sanitario Integratuari jakinaraziko zaie.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hondarribia, 2019ko azaroaren 26a.

Bidasoko ESIko zuzendari gerentea,

JOSE MANUEL LADRON DE GUEVARA PORTUGAL.


Azterketa dokumentala