Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2020ko otsailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
844

IRAGARKIA, zeinen bidez Vicom Renovables, SL enpresari dei egiten zaion, agerraldi bidez Uraren Euskal Agentziaren 2019ko azaroaren 18ko Ebazpenaren berri emateko. Ebazpen honen bidez, Uraren Kanonari dagokion likidazioa jaulkitzen zaio Vicom Renovables, SL enpresari.

Jakinarazten den egintza: Uraren Euskal Agentziaren 2019ko azaroaren 18ko egiaztapen mugatuko prozeduraren ebazpena, Vicom Renovables SL-k 2015ean zehar 2009-P-31 emakida/baimen bidez legeztatutako aprobetxamenduan kontsumitutako edo erabilitako urari dagokion Uraren Kanonari buruzkoa, zeinaren titularra edo zuzeneko erabiltzailea den.

Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza aipatutako Ebazpena jakinarazten saiatu zen, baina Administrazioari egotzi ezin dakizkion arrazoiengatik ez zen helburua lortu. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen, urriaren 1eko, 39/2015 Legeko 42, 44 eta 46. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Beraz, zitazioa egiten zaie Vicom Renovables, SL enpresako legezko ordezkariei, enpresari dagokion Uraren Kanonaren likidazioa jaulkitzen duen Uraren Euskal Agentziaren 2019ko azaroaren 18ko ebazpena jakinarazteko, eta Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritzan, Orio kalea, 1-3 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba) helbidean agerraldia egiteko. Iragarki hau EAOean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hamar egun balioduneko epean, egintza honen eduki osoaren berri izateko eta ezagutza hori jasota uzteko.

Aipatutako epean agerraldirik egon ezean, jakinarazpena lege-ondorio guztietarako egintzat joko da, epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 9a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala