Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2020ko otsailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
843

IRAGARKIA, ibilgailua dagoen lekutik eramateko errekerimendua jakinarazten duena.

Errekerimendu horrek aurrez aurre jakinarazteko ahalegina egin arren, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Errekerimendu honekin batera beste ohartarazpen hauek ere egiten dira:

Lehenengoa.– Zerrendatzen den ibilgailua ibilgetu edo bide publikotik kendu zenetik bi hilabete baino gehiago igaro direnez eta tarte horretan alegaziorik aurkeztu ez denez, ibilgailua dagoen lekutik eraman behar duzue hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hala ezartzen duelako Trafikoari, Ibilgailu motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen (Testu Bategina urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen) 106. artikuluak 1. atalekoa) idatz-zatian eta atal horretako azken tartekian ere.

Bigarrena.– Jakinarazten dizugu Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko legearen 105.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta ibilgailua eraman aurretik, ibilgailua kentzeagatik eta beste leku batean gordetzeagatik sortutako gastuak ordaintzeko eska dakizukeela.

Hirugarrena.– Adierazitako epean ibilgailua eraman ezean, ibilgailuaren Tratamendurako Zentro Baimendu batera eramango da, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko legearen 106.1 artikuluaren azken tartekian xedatutakoaren arabera.

Hori guztia argitara ematen da eranskinean aipatzen den interesatuak jakin dezan, horrentzako jakinarazpena baita.

Jakinarazpen honek Estatuko Boletin Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du indarra.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 27a.

Arabako Trafiko Lurralde Bulegoko Arduraduna,

ELISA VICANDI MARCAIDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala