Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2020ko otsailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
842

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak irekitako B-67/2019-AD zehapen-prozeduran emandako ebazpen-proposamena.

Ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi 14596934-F NAN duen pertsonari goian aipatutako ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2019ko abenduaren 23an izapidegileak ebazpen-proposamena eman zuela, osasun-araudiaren balizko arau-hauste batengatik irekitako zehapen-espedientean (tabakoa erretzen uztea, debekatuta dagoen leku batean).

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunek hamabost eguneko epea dute alegazioak aurkezteko Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoan) –Bilbao, Recalde zumarkalea 39 A, 5. solairua-, bai eta gordailatuta dagoen espedientearen edukia ezagutzeko eta han dauden agirien kopiak eskuratzeko ere.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2020ko urtarrilaren 27a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala