Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2020ko otsailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
835

IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko urriaren 11ko Agindua jakinarazteko dena. Agindu horren bitartez, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen 2019ko ekainaren 14ko ebazpenen aurka aurkeztutako gorako errekurtsoa onetsi da. Izan ere, ebazpen horien bidez, 2018ko kanpainarako, agindua eman zen oinarrizko ordainketa egiteko eta klimarako eta ingurumenerako jardunbide onuragarriak aplikatzeko Greening laguntza esleitu eta ordaintzeko, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kargura.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Aguindu horrek administrazio-bidea amaitzen du eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita.

Ebazpena Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan dago eskuragarri (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 19a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana