Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2020ko otsailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
825

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 30ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2020ko urtarrilaren 17ko Ebazpena aldatzeari buruzkoa, zeinaren bidez onartzen, deitzen eta argitaratzen baitira Tokiko Administrazio Publikoaren alorrean energia-eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeko dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak – 2020. urtea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak, testuingurutik argi ondorioztatzen ez badira, eta haren zuzenketak edukian edo dokumentuaren zentzuan itxurazko zein benetako aldaketaren bat ekar badezake, maila bereko xedapen baten bidez zuzendu edo konponduko dira.

Horrelako hutsak eta omisioak aurkitu dira EEEko zuzendari nagusiaren 2020ko urtarrilaren 17ko Ebazpenean, zeinaren bidez onartzen, deitzen eta argitaratzen baitira Tokiko Administrazio Publikoaren alorrean energia-eraginkortasunaren eta eguzki termikoaren aldeko inbertsioak sustatzeko dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak – 2020. urtea (2020ko urtarrilaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 20. zenbakia), eta, beraz, aldaketa hau egiten da.

2020/429 (9/33) orrialdean, aipatutako laguntza programaren oinarriez ari denean, 4. oinarrian, Jarduera lagungarriak energia eraginkortasunean eta dirulaguntzen zenbatekoa, azken-aurreko paragrafoan,

Hau dio:

«Gainera, UEP (Udal Energia Plan) edo PACES (Klimaren eta Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza Plan) baten barruan sartuta dauden jarduerek dirulaguntza gehigarri jaso dezakete; zehazki, kostu lagungarriaren % 5.».

Baina hau esan behar du:

«Gainera, UEP (Udal Energia Plan) edo PACES (Klimaren eta Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza Plan) baten barruan sartuta dauden jarduerek, 4. oinarri honetako b) eta c) atalekoek, dirulaguntza gehigarri jaso dezakete; zehazki, kostu lagungarriaren % 5».

Bilbao, 2020ko urtarrilaren 30a.

Zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala