Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2020ko otsailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
822

20/2020 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako akordio bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuan diharduten langileen 2020ko lansarien igoerak onartzen dituena.

2020ko otsailaren 4ko batzarrean, Gobernu Kontseiluak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuan diharduten langileen lansarien 2020rako igoerak onartzea. Hori horrela, behar bezalako publikotasuna izan dezan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzen Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileen lansarien 2020rako igoerak onartzeko Akordioaren testua (ebazpen honen eranskinean dago jasota).

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 4a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 4KO 20/2020 EBAZPENARENA
GOBERNU-KONTSEILUAREN 2020KO OTSAILAREN 4KO AKORDIOA, ZEINAREN BIDEZ ONARTZEN BAITIRA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOKO LANGILEEN LANSARIEN 2020RAKO IGOERAK

Euskal Autonomia Erkidegoko 2020 urteko Aurrekontu Orokorrak onartzeko abenduaren 27ko 13/2019 Legeak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzuaren zerbitzuan diharduten langileen lansariak ezartzen ditu, 19. artikuluan.

Legearen 19.1 artikuluak aurreikusten duenez, sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenei kalterik egin gabe, 2020. urtean, lan-kontratukoak ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko, organismo autonomoetako, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako langileen urteko guztizko lansariek % 2ko igoera izan ahalko dute, behin-behinean eta aldi baterako, 2019ko abenduaren 31n indarrean zeudenen aldean. Lansari horiek, betiere, homogeneotasunaren arabera kalkulatuko dira, erkaketaren bi aldietarako, bai langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez, bai lanaldi-araubideari dagokionez.

Legearen 19.5 artikuluak xedatzen duenez, lan-araubidekoak ez diren langileek jaso beharreko oinarrizko lansariak izango dira aurrekontu-ekitaldian zehar indarrean daudenak, Administrazio publikoetako funtzionarioen oinarrizko lansarien araubidea erregulatzen duten arauei jarraituz.

Lan-araubideko langileei dagokienez, Legearen 19.9 artikuluaren arabera, 2020an soldata-masak % 2ko gehikuntza izan ahal izango du, 2019ko ekitaldian ezarritakoaren aldean.

Sektore publikoaren eremuko lansarien arloan presako neurriak onartzen dituen urtarrilaren 21eko 2/2020 Errege Lege Dekretuaren 3. artikuluak xedatzen du:

Bi.– 2020an, sektore publikoaren zerbitzuko langileen lannsariek ezin izango dute ehuneko 2tik gorako igoera globalik izan, 2019ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko, alderatutako bi aldiak homogeneoak izanik bai langile kopuruari bai horien antzinatasunari erreparatuta. Ondorio horietarako, 2019ko lansarietan BPGd-aren bilakaerarekin lotutako % 0,25eko igoera urteko kopuruari aplikatuko zaio. Gizarte-ekintzarako gastuek, osotara hartuta, 2020an ezin izango dute inolako igoerarik izan 2019koen aldean.

Lau.– Langile lan-kontratudunen soldata-masa, zeina artikulu honetako bigarren apartatuan aurreikusitako gehieneko ehuekoan igo ahalko baita, konparatzen diren bi aldietarako modu homogeneoan, langile horiek aurreko urtean sorrarazitako soldata guztiek eta soldataz kanpoko ordainsari guztiek osatuko dute, eta urte osoko kopuruan kontuan izango da 2019an BPGd-aren bilakaeraren arabera baimendutako igoera.

Abenduaren 27ko 13/2019 Legaren 19.7 artikuluak xedatzen du lansari osagarriek % 2ko gehikuntza izan ahalko dutela; hala ere, aldaketa batzuk egin ahal izango dira programa bakoitzari atxikitako langile kopuruaren aldaketaren ondorioz, programari ezarritako helburuen betetze-mailaren ondorioz eta programa aplikatzearen banakako emaitzen ondorioz.

Azkenik, Ertzaintzako langileen lansariak abenduaren 27ko 13/2019 Legearen 20. artikuluan daude erregulatuta, eta artikulu horren arabera, Gobernu Kontseiluari dagokio zehaztea Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 74.1.a artikuluan araututakoaren arabera kategoriako maila bakoitzari dagokion destino-osagarriaren urteko zenbatekoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Negoziazio Mahai Orokorrak 2019ko irailaren 26an egindako bilkuran, iragarri zen Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko Aurrekontu Orokorretako Legea izapidetzeko plangintzan 2020rako lansariak % 2ko igotzea proposatuko zela.

Azkenik, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 5.1.g) artikuluan ezarritakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoaren zerbitzuko funtzionarioen lansari-araubidea eta gainerako langileen lannsari-baldintzak ezartzeko arauak eta jarraibideak urtero ezartzea.

Horrenbestez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez gaia eztabaitatu ostean, Gobernu Kontseiluak erabaki hau hartu du:

AKORDIOA

«Lehenengoa.– Baimena ematea 2019ko abenduaren 31n indarrean zeuden urteko guztizko lansarien aldean % 2 gehitzeko, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko, organismo autonomoetako, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta sektore publikoko partzuergoen zerbitzura dauden eta lan-kontratukoak ez diren langileen guztizko lansarietan, baita lehendakariaren, sailburuen, goi-kargudunen eta berdinetsitakoen, behin-behineko langileen eta Zuzendaritzako langileen lansarietan ere.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko funtzionario eta estatutupeko langileek oinarrizko lansari hauek jasoko dituzte:

a) Soldata eta hirurteko gisa, 2020ko urtarriletik abendura bitarteko nomina arruntetan (zenbatekoak hamabi hilekori dagozkie):

(Ikus .PDF)

b) 2020ko ekaineko eta abenduko aparteko lansari bakoitzean, soldata eta hirurteko gisa, kopuru hauek:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– 2020an, lanpostu-maila bakoitzari dagokion destino-osagarriaren zenbatekoa honakoa izango da (zenbatekoak hamabi hilekori dagozkie):

(Ikus .PDF)

Laugarrena.– 2020an, Ertzaintzako kategoria-maila bakoitzari dagokion destino-osagarriaren zenbatekoa honakoa izango da (zenbatekoak hamabi hilekori dagozkie):

(Ikus .PDF)

Bosgarrena.– Funtzionarioen gainerako lansari osagarriek, halaber, % 2ko igoera izango dute, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, 2019ko abenduaren 31n indarrean zeudenen aldean. Hala ere, aldaketa batzuk egiteko modua izango da programa bakoitzari atxikitako langile kopuruaren aldaketaren ondorioz, programari ezarritako helburuen betetze-mailaren ondorioz eta programa aplikatzearen banakako emaitzen ondorioz.

Seigarrena.– Lehendakariaren, sailburuen, goi-kargudunen eta langile berdinetsitakoen lansariak hauek izango dira, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera:

(Ikus .PDF)

Zazpigarrena.– Behin-behineko langileen lansariek % 2ko igoera izango dute, 2020ko urtarrilaren 1etik, 2019ko abenduaren 31n indarrean zeudenen aldean, antzinatasunagatik egokitu ahal zaiena gorabehera.

Zortzigarrena.– Justizia Administrazioko langileen lansariei langile horiei dagokien berariazko araudia aplikatuko zaie.

Bederatzigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean, haren organismo autonomoetan eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko erakunde publikoan diharduten lan-kontratudunen lansariek % 2ko igoera izango dute, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, 2019ko abenduaren 31n indarrean zeudenen aldean.

Hamargarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko gainerako enteen zerbitzuan diharduten lan-araubideko langileen soldata-masa ezin izango da % 2 baino gehiago igo 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, 2019ko abenduaren 31n indarrean zeudenen aldean.

Aurreko paragrafoan jasotakoa 2020ko soldata-masaren gehieneko muga da; horren banaketa eta bakoitzari aplikatuko zaiona negoziazio kolektiboaren bidez erabakiko da.

Hamaikagarrena.– Osagarri pertsonalak eta iragankorrak, baita zerbitzuarengatiko kalte-ordainak ere, beren araudi espezifikoaren arabera arautuko dira, eta horien kopuru indibidualak ezingo dira % 2 baino gehiago igo 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, 2019ko abenduaren 31n indarrean zeudenen aldean.

Halaber, erabaki honetan xedatutakotik salbuetsita geratuko dira, aplikagarri zaien araudiari jarraituz, lansari-igoera orokorraren bidez eguneratzea baztertzen duen araubide bat duten lansari-kontzeptuak.

Hamabigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea".


Azterketa dokumentala