Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2020ko otsailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
820

18/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, droga-mendetasunaren gaian 1999. ekainaren 2an Osasun eta Politika Sozial Ministerioarekin (Drogen Plan Nazionalerako Gobernuaren Ordezkaritza) izenpetutako Lankidetzako Protokolo Orokorraren 2019. urterako hitzarmena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hitzarmena sinatu duenez gero, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Politika Sozial Ministerioarekin (drogen Plan Nazionalerako Gobernuaren Ordezkaritza) sinatutako lankidetza-hitzarmena, droga-mendetasunaren gaian 1999. ekainaren 2an Osasun eta Politika Sozial Ministerioarekin (drogen Plan Nazionalerako Gobernuaren Ordezkaritza) izenpetutako Lankidetzako Protokolo Orokorraren 2019. urterako hitzarmena. Honen eranskinean dago jasota testu hori.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 23a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 23KO 18/2020 EBAZPENARENA
2019. URTERAKO HITZARMENA, DROGEI BURUZKO PLANERAKO ESPAINIAKO GOBERNU-ORDEZKARITZAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ARTEKOA, DROGA-MENDEKOTASUNAREN ARLOA JORRATZEKO ONDASUN KONFISKATUEN FUNTSAREN KONTURA

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 24a.

BILDURIK

Alde batetik, María Azucena Martí Palacios andrea, Drogei buruzko Planerako Espainiako Gobernuaren ordezkaria –uztailaren 20ko 935/2018 Errege Dekretuaren bidez izendatua (BOEren 176. zk., uztailaren 21ekoa)–, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioaren izenean, eskumenak eskuordetzeari buruzko urtarrilaren 17ko SSI/131/2013 Aginduaren 6.1.b) letran xedatutakoaren arabera (BOE, 28. zk., 2013ko otsailaren 1ekoa).

Bestetik, Miren Nekane Murga Eizagaechevarria andrea, Osasuneko sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren izenean eta haren ordezkaritzan, egintza honetarako behar bezala ahaldunduta baitago 2019ko urriaren 22an Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiaren bidez.

AZALTZEN DUTE:

Gaur egun, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioari atxikita daude Drogei buruzko Planerako Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza eta Esleipenak Koordinatzeko Mahaia, abuztuaren 24ko 1047/2018 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatzen denaren arabera; bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Sailak eskumenak ditu arlo horretan.

Esleipenak Koordinatzeko Mahaiak, 2019ko ekainaren 19an egin zuen bileran, erabaki zuen 370.000 euro esleitzea Euskal Autonomia Erkidegoari, ondasun konfiskatuen funtsen kontura, maiatzaren 29ko 17/2003 Legearen 6. artikuluan esleitzen zaizkion eskumenetan oinarrituta.

Horrenbestez, honako hau

ERABAKITZEN DUTE:

Lehenengoa.– Xedea.

Autonomia-erkidegoak dira drogei buruzko planak eta programak garatu eta gauzatzeko funtsen hartzaileak. Drogei buruzko Planerako Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak bere gain hartzen du aipatu programon finantzaketa, eta Euskal Autonomia Erkidegoak, berriz, horiek gauzatzeko konpromisoa; eta horixe da hitzarmen honen xedea.

Bigarrena.– Aldeen betebeharrak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Sailak programa hauek garatuko ditu 2019an:

– Arreta-premia txiki eta larrialdi soziosanitario arinetarako eguneko baliabidea, gizarte-bazterkeriako egoeran dauden droga-mendekoentzat: 70.000,00 euro.

– Hontza, larrialdiko eta gaueko harrerako zentroa: 138.000,00 euro.

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan alkohol-kontsumoaren prebentzio selektiboko programa garatzea: 57.000,00 euro.

– Aisialdi-guneetan alkohola kontsumitzeari buruzko arriskuak prebenitzeko eta murrizteko Euskal Autonomia Erkidegoko programa: 30.000,00 euro.

–«Anden 1», adikzioen arretarako zentro soziosanitarioa: 75.000,00 euro.

Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioak Drogei buruzko Planerako Gobernuaren Ordezkaritzaren bidez finantzatuko ditu programa horiek, Esleipenak Koordinatzeko Mahaian erabakitakoaren arabera. Guztira, 370.000,00 euro emango ditu, 26.18.231A.458 kontzeptuaren kontura, hain zuzen, drogen trafikotik eta gisa horretako delituetatik konfiskatu diren ondasunen funtsetik etorritako kredituez baliatuta, maiatzaren 29ko 17/2003 Legearen 3.1.b) artikuluari jarraikiz –aipatu funtsa arautzen baitu lege horrek–. Kopuru hori hitzarmen hau sinatu ondoren ordainduko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Sailak, datorren ekitaldiko lehenengo hiruhilekoan, Esleipenak Koordinatzeko Mahaiari bidaliko dizkio bai amaierako txostena eta programen garapena ebaluatzeko txostena, bai, halaber, horiek gauzatzeko egindako gastuaren ziurtagiri zehatza eta xehatua ere.

Hirugarrena.– Indarraldia eta ondorioak.

Hitzarmen hau indarrean egongo da Estatuko Sektore Publikoko Lankidetza Organoen eta Tresnen Erregistro Elektronikoan inskribatu eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik 2019ko abenduaren 31ra arte, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 48. artikuluaren 8. apartatuan xedatutako ondoreak izango ditu.

Hala ere, erabakiaren bigarren puntuan aipatutako programak Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Sailak garatuko ditu 2019. ekitaldian.

Laugarrena.– Hitzarmenaren iraungitzea.

Hitzarmena erabat iraungiko da haren xede diren jarduerak gauzatzen direnean edo Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 51.2 artikuluan xedatzen den indargabetze-kausaren bat betetzen denean.

Bosgarrena.– Jarraipen Batzordea.

Hitzarmen honetan xedatutakoaren jarraipena egiteko, batzorde bat eratuko da alde bakoitzeko kide banarekin. Batzordeburua aldeetako baten ordezkaria izango da, eta idazkaria, beste aldeko ordezkaria. Besteak beste, honako funtzio hauek beteko ditu:

– Hitzarmen honen babesean egiten diren jardueren eta horiek garatzeko behar diren erabakien jarraipena eta ebaluazioa egitea.

– Hitzarmenari buruz interpretazio-arazoak eta ez-betetzeak egonez gero, horiek ebaztea.

Batzordeak berak ezarriko ditu bere funtzionamendu-arauak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikuluan eta hurrengoetan jasotakoa beteta.

Batzordea izango da hitzarmena betetzen dela ziurtatzeko jarraipen-, zaintza- eta kontrol-mekanismoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen ondoreetarako.

Seigarrena.– Auzien ebazpena.

Bi aldeek konpromisoa hartzen dute hitzarmenaren interpretazioari edo gauzapenari buruzko eztabaidak egonez gero horiek jarraipen-batzordean ebazteko. Hala ebazterik ez badago, administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren esku utziko da.

Zazpigarrena.– Betebeharrak eta konpromisoak ez betetzea.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49.e) artikuluan xedatzen denaren arabera, aldeetako batek betebeharrak eta konpromisoak betetzen ez baditu, iraungi egingo da hitzarmena.

Zortzigarrena.– Hitzarmena aldatzea.

Aldeek hala adostuta aldatu ahal izango da hitzarmena, baldin eta aldaketaren ondorioz hitzarmenean jasotako betebehar ekonomikoak aldatzen ez badira.

Bederatzigarrena.– Araubide juridikoa.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen Atariko Tituluko VI. kapituluan hitzarmenetarako ezarritako araubide juridikoaren mende egongo da hitzarmen honen edukia.

Hitzartutakoa behar bezala jasota geratzeko, aldeek modu elektronikoan sinatu dute hitzarmena.

Osasuneko sailburua,

MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.

Drogei Buruzko Planerako Espainiako Gobernuaren ordezkaria,

MARÍA AZUCENA MARTÍ PALACIOS.


Azterketa dokumentala