Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2020ko otsailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
818

IRAGARKIA, 2017-2018 Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.

2020ko urtarrilaren 24ko Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean (9. zk.), osorik argitaratu dira administrazio bereziko eskalako, azpieskala teknikoko, goi-mailako teknikarien klaseko 2 plaza –informatika teknikaria, A taldea, A1 azpitaldea– sistema irekiko txanda orokorrean oposizio-lehiaketako sistema orokorraren bidez betetzeko deialdia arautu behar duten oinarri espezifikoak.

Hautaketa-prozesu hori arautzen duten oinarri orokorrak 2019ko otsailaren 27ko Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean (25. zk.) argitaratu ziren.

Eskaerak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izango da, iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 4a.

Giza Baliabideen Zerbitzuaren burua,

LOURDES MARTÍNEZ DE LAGOS MANZANA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana