Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2020ko otsailaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
689

IRAGARKIA, administrazioarekiko 772/2019 auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da, zeina bideratzen baita 772/2019 prozedura arruntean Kultura eta Hizkuntza Politikako Saileko 2019ko uztailaren 12ko Aginduaren aurka. Agindu horren bidez, babes ertaineko kultura-ondasun deklaratu ziren Donostiako Ulia parkeko Soroborda eta Buskando ur-biltegiak monumentu-multzoaren kategorian.

Interesdunari epatzearen jakinarazpena entregatzea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko argitaratzen da iragarki hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, bederatzi eguneko epea du interesdunak, bere interesen defentsan egiteko, Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan agertu eta pertsonatu ahal izateko.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 2a.

Zerbitzu zuzendaria,

LEIRE CORRALES GOTI.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala