Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2020ko otsailaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
680

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita emandako dirulaguntzei aurkeztutako uko-egitea onartzeko eta prozedurei amaiera emateko ebazpena. Dirulaguntza horiek Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko eman ziren 2018ko ekitaldirako.

Eranskinean agertzen den interesdunari aipatutako ebazpena jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da lortu. Hori dela-eta, iragarki hau ematen da argitara, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Ebazpen horren aurka gorako errekurtsoa aurkez diezaioke interesdunak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.

Ebazpena interesdunaren eskura dago Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzan, honako helbide honetan: Donostia kalea 1, Lakua 1 eraikina, 4. solairua, F gunea, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Hau argitaratzen da, eranskinean aipatzen den interesdunak honen berri izan dezan eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 13a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala