Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2020ko otsailaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
672

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzko 523/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Arlo Zibileko ZULUP.

Judizioa: 523/2019 prozedura arrunta.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Jasone Azkue Fernandez.

Judizio horretan, epaia eman zen 2019-12-04an, eta, horrela, amaiera eman zitzaion prozesuari.

Auzi-ihesean den Servando Garcia Garciaren jaraunspen ezezagun demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake interesdunak, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Barakaldo (Bizkaia), 2020ko urtarrilaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana