Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2020ko otsailaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
671

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 20koa, del Director General del Ente Vasco de la Energía, zeinaren bidez aldatzen baita Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2019ko abenduaren 13ko Ebazpena, Mugikortasun eraginkor eta jasangarriaren aldeko pizgarrien 2019ko programari (Moves Programa) aurrekontu kredituak berresleitzea onartzekoa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak, testuingurutik argi ondorioztatzen ez badira, eta haren zuzenketak edukian edo dokumentuaren zentzuan itxurazko zein benetako aldaketaren bat ekar badezake, maila bereko xedapen baten bidez zuzendu edo konponduko dira.

Horrelako hutsak eta omisioak aurkitu dira EEEko zuzendari nagusiaren 2019ko abenduaren 13ko Ebazpenean, zeinaren bidez onartzen baita aurrekontu kredituak berresleitzea Mugikortasun eraginkor eta jasangarriaren aldeko pizgarrien 2019ko programari (Moves Programa); ebazpen hori 2019ko abenduaren 16ko Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu zen, 238. zenbakian, eta, beraz, aldaketa hau egiten da.

2019/5735 (1/2) orrialdean, Ebazpenean, azken-aurreko paragrafoan,

hau dio:

«Horregatik guztiagatik, 2019ko abenduaren 15ean honako egoera hau kontuan izanik:»,

baina hau esan behar du:

«Horregatik guztiagatik, 2019ko abenduaren 13an honako egoera hau kontuan izanik:».

Bilbao, 2020ko urtarrilaren 20a.

Zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala