Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2020ko otsailaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
668

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 27koa, Kulturako sailburuordearena, 2019. urtean Euskadin kultura arloko ikuslegoa sortzeko, fidelizatzeko eta ugaritzeko proiektu eta jarduerak gauzatzeko emandako dirulaguntzen berri ematen duena.

AURREKARIAK

1.– 2019ko urriaren 23an argitaratu zen 202 zenbakidun EHAAan 2019ko urriaren 15eko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2019. urtean Euskadin kultura arloko ikuslegoa sortzeko, fidelizatzeko eta ugaritzeko proiektu eta jarduerak gauzatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta haien deialdia egiten zuena.

2.– 1/1997 Legegintza Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duenaren 49.2 atalean ezarritakoa jarraituz, laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko erabakiak, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat, EHAAn argitaratu beharko dira.

Horiek horrela,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko urriaren 15eko Aginduaren babesean, 2019. urtean Euskadin kultur arloko ikuslegoa sortzeko, fidelizatzeko eta ugaritzeko proiektuak eta jarduerak gauzatzeko emandako dirulaguntzak (I eranskina), ukatu (II. eranskina) eta artxibatu diren eskabideak (III. eranskina) argitara ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, denek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 27a.

Kulturako sailburuordea,

JOSE ANGEL MARIA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala