Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2020ko otsailaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
666

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 9koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, zeinaren bidez berritzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoari emandako akreditazioa.

2019ko irailaren 12an, 711.667 zenbakidun eskaera aurkeztu zen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren erregistroan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzeko.

Horren haritik, 2019ko urriaren 31n, Batzordea ebaluatzeko ikustaldia egin zen, eta zegokion ebaluazio-txostena egin zen, zeinaren ondorioak adierazitzat jotzen baitira. Emaitza aldekoa izan zen.

Kontuan hartuz 14/2007 Legea, uztailaren 3koa, ikerkuntza biomedikoarena, 29/2006 Legea, uztailaren 26koa, medikamentuen eta produktu sanitarioen bermeena eta zentzuzko erabilerarena, 1090/2015 Errege Dekretua, abenduaren 4koa, medikamentuekin egindako saio klinikoak, medikamenduen gaineko ikerkuntzako batzorde etikoak eta Ikerlan Klinikoen Espainiako Erregistroa arautzearena, 3/2005 Dekretua, urtarrilaren 11koa, Ikerkuntza Klinikoko Batzorde Etikoa EAEn sortzearena, eta Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Agindua, EAEko Ikerkuntza Klinikoko Batzorde Etikoak ziurtatzearena.

Kontuan hartuz, gainera, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzea.

Bigarrena.– Honako hauek izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetako Batzorde Etikoko kide:

Presidentea:

Carlos Romeo Casabona jauna, Zuzenbidean lizentziaduna eta Medikuntzan lizentziaduna.

Presidenteordea:

Iciar Alfonso Farnós andrea, Farmakologo Klinikoa.

Idazkaria:

Nagore García Goitiandia andrea, Farmazian lizentziaduna.

Bokalak:

Carmelo Aguirre Gómez jauna, Farmakologo Klinikoa.

Pablo Aldazabal Amas jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.

María Teresa Audicana Berasategui andrea, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.

Francisco Borrego Rabasco jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.

Ignacio Díez González jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.

Saioa Domingo Echaburu andrea, Farmazian lizentziaduna.

José María González de Castro jauna, Zuzenbidean lizentziaduna.

Agustín Castiella Eguzkiza jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.

Miguel Ángel Goenaga Sánchez jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.

Antonio Escobar Martínez jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.

Marianela Hernández López andrea, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.

María José López Varona andrea, Farmazian lizentziaduna.

Amaia Martinez Galarza andrea, Erizaintzan diplomaduna.

José Ignacio Pijoán Zubizarreta jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.

Jesús Rosa Nieto jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.

Francisco Javier Santamaría Sandi jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.

Iratxe Urreta Barallobre andrea, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.

Maria del Coro Andueza Granados andrea, Farmazian lizentziaduna.

Pedro Gorrotxategi Gorrotxategi jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.

Eva Ferreira González de Viñaspre andrea, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.

Jesús Ángel Molinuevo Tobalina jauna, kide legoa.

Carlos De Miguel Sánchez jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.

Ana Blanca Yoller andrea, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren jardun-eremu geografiko eta instituzionala Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoa sortzen duen urtarrilaren 11ko 3/2005 Dekretuaren 2. artikuluan zehaztuta dago, kontuan hartuta osasun-baliabideen banaketa, bai eta ikerketa klinikoetarako batzorde etikoen berezko eginkizunak betetzeko baliabide egokiak erabilgarri izatea ere.

Era berean, EAEko biobanku baimenduen ikerkuntza-batzorde etikoen egitekoak hartuko ditu bere gain.

Laugarrena.– Akreditazio honek hiru (3) urteko indarraldia izango du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita. Epea amaituta, berritzeko aukera egongo da. Horretarako, dagokion eskaera aurkeztu beharko da, EAEko Ikerkuntza Klinikoko Batzorde Etikoak ziurtatzeari buruzko Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 6. artikuluan xedatzen denaren arabera.

Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea Osasun, Kontsumo eta Gizarte-ongizate Ministerioari.

Seigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoak honako hauek igorriko dizkio Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzari: funtzionamendu-prozedura espezifikoak, bilera-maiztasuna eta gehieneko erantzun-denbora, eta indarrean dagoen legediari jarraituz Osasun, Kontsumo eta Gizarte-ongizate Ministerioari helarazi behar dizkioten komunikazioei buruzko dokumentazioa.

Zazpigarrena.– Osaeran aldaketarik balego, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoak hilabete (1) lehenago eskatu beharko du aldaketa hori, EAEko Ikerkuntza Klinikoko Batzorde Etikoak ziurtatzeari buruzko Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan xedatzen denari jarraikiz.

Zortzigarrena.– Halaber, aldaketarik eginez gero Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren betekizunetan eta inguruabarretan, horren berri eman beharko zaio Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzari, aldaketa egin eta hilabeteko epean.

Bederatzigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuordeari. Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren aurrean edo Osasuneko sailburuordearen aurrean aurkez daiteke gora jotzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatzen baitute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluek.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 9a.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,

MIGUEL SÁNCHEZ FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala