Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2020ko otsailaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
664

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 16koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Indartu Programaren esparruan 2019ko ekitaldirako aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda; laguntza hori ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresei ematen zaie Nerbioi Itsasadarraren Ezkerraldea, Oiartzualdea eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuk indartzeko.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan publikotasun-printzipioa bete behar da ezinbestean. Hori dela eta, Indartu Programa arautzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko apirilaren 17ko Aginduan xedatutakoaren babespean emandako laguntzei dagokienez –ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresei ematen zaie Nerbioi itsasadarraren Ezkerraldea, Oiartzualdea eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuk indartzeko–, eta horien onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen dugu esleipendunen zerrenda.

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Indartu Programa arautzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko apirilaren 17ko Aginduaren esparruan emandako laguntzen 2019ko onuradunen zerrenda argitaratzea (ikus eranskina); laguntza hori ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresei ematen zaie, Nerbioi itsasadarraren Ezkerraldea, Oiartzualdea eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuk indartzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 16a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

ERANSKINA
2019. URTEKO INDARTU PROGRAMA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala